Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-038 |
Pasartea | 0:10:20 - 0:13:20 (3' 00'') |
Laburpena | Arreoa: mutilarekin hastean edo hasi aurretik hasten zen emakumea arreoa prestatzen. Moja joaten zirenek ere egin behar izaten zuten. Ezkondu aurretik arreoa erakusgai jartzen zen, lagunek eta auzokoek ikus zezaten. |
Transkribapena
- Arriua ordun... Gehiyenak mutillakin hasitzen giñanetikan hasitzen giñan ezkontzako arriua prepatzen. Eta beste askok, berriz, zuten ohittura lenotikan 'e bai. Eta monja jon ber zutenak 'e arriua ber izaten zuten. Bai. Eta... Ordun gure kasun, ezkontzen giñanan kasun, ni ezkondu
'ta geo hasi nitzan eta gehiyenak 'e uste dut hala hasitzen giñala, biñon bazin bakar batzuk lenotikan itten zutenak 'e. Behiñ adiñ batea ailletzen zinin, pues hasitzen zin prepatzen. Ni hasi nitzan... E... Oan gizona dutenakin hasi 'ta geo. Ordun joten giñan arropa,
guk ber genun barrengo arropa, itxian ber zen arropa, eta arropatikan aparte gauzak 'e bai. Itxian ber zin bajilla dela 'ta... hori dena erosi 'ta prepatzen joten giñan. Jaso itten genun. Eta maindire, tobailla dela, barrengo arropa dela... 'ta hoi dena, berriz, bordatu.
Zakiyena beak, nik... Monjetan ikasi nun bordatzen, eskuz in nittun eta oantxe arte, oan 'e badozkit... E... Mantela, berriz, lengusuk in zin puntokruzen eta gaiñeko maindire eta tobailla 'ta hoi, berriz, nik in nittun. Eta geo pues ohittura hoi genun, gordetzeko.
'Ta oan san zattuten bezela, oandikan 'e arriuko gauzak badaude. Eta geo zen ohittura ezkondutzeko fetxa jartzen zenin, intako gauz hoi denak, garbittu, plantxatu, almidonatu eta erakutsi. Itxian zen sala 'o kuarto haundiyena 'ro denak haik atera, bai arropa bezela bajilla...
genun gauza denak atera eta han jarri 'ta pues familikuk, launak, auzokuk 'o zerbatt oparitzen zizutenak 'o... Eta jende pilla bat etortzen zen ikustea 'ta gu 're joten giñan bestinak ikustea. Ohittura hoi zen. Eta geo pes hori, komentaiyu hoi ez, geo: