Ogi bila, Nafarroara

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-037
Pasartea 0:02:15 - 0:03:30 (1' 15'')
Laburpena Gerraren ondoren, errotak itxi egin zituzten eta jendea Nafarroara joaten zen mendiz ogi bila, kontrabandoan. Bera ere joan izan da Ereñozura irin bila, izebarekin.

Transkribapena

(...) behiñik piñ. Jesus joten zen mendiz zeara, Aranatzea 'ta Goizuta 'ta ogiyan billa.
- Jo, hoi bai kambitu da erki!
- 'Ta harrapazka ogiy hora zea, erosten zun jendiak. Kontrabandun.
Kontrabandun joten zen mendiz mendi. Eta iriñaz zea 're bai, arto iriñan billa 're bai. Gu geok jon izandu... Ni izebakin jon izandu naz trenin zeara, Endarlazara. 'Ta han jende franko tokatu genun Lezotikan jonak iriñan billa taluk itteko.
- Karo, hemen errotak itxiyak.
- Ze, ze bizimodua aittu e?
- Erki kambitu dia gauzak.
- Jesus!
- Hortan, behintzat, bai. Oain denda jon 'ta dena eskura.
- Bai. Dirua 're bai.
- Dirua 're bai.
- Oaiñ errexago.
- Bai.
- Oaiñ jendia ondo bizi gea.
- Bai, guri ez digu iruitzen biño...
- Izango dia batzun batzuk sueldo batetikan eta famili haundiya
ta denak gastorako daudenak. Familiya, ikasketak edo... Izango dia batzun batzuk, biño gaurko eunin diru asko kusten da, e!
- Bai.
- Asko.