Arizmendieneko etxekoandrea eta atxilotuak

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-036
Pasartea 0:54:06 - 0:58:00 (3' 54'')
Laburpena Oiartzuar asko atxilotu zituzten gerran eta haietako batzuk San Cristobal kartzelara eraman zituzten. Fidantzapean aske utziko zituztela agindu zieten, baina libretak blokeatuta zeuzkatenez, ezin zuten fidantza ordaindu. Arizmendieneko etxekoandrearen bitartez lortu zuten konponbidea.

Transkribapena

-'Ta geo hor 'e, hori bai ez nizula esan. Kartzelatik ateratzeko man ziyoten ez dakit, hiru milla pezta 'ro ze multa.
Ez dakit seuru zemat zen. Eta berak zakan libretan diro hura ezin zun atera multa pagatzeko, zergatik zagon bera bezelaxe detenittua, libreta.
Zun diro pixar hoiy ezin zun handikan pagatu multa. Eta Arizmendineko señorak eman ziyon karta bat. "Bitu..." Oiyartzunguk asko zauden hor Arkaleko gazti hoin atta 'ta denak zauden han eta haiyei eta bestia Xapateronekuk uste 'ut. Bi anaiy, bat behiñik piñ bai.
Baita 're zegon eta diru haik zutenak, libretan zittuzten pixar haik, haik ere detenittuk zauden. Osea, no podían pagar handikan zeaikan, multikan, jarri ziyoten multa. Aterako bazian, multa hoi patu ber zuten, baiño ez zakaten eskubideik ben dirotik pagatzeko.
Detenittuk zaudelako libretak. Eta Arizmendineko señora horrek, gure izeba hara joten zen asko arropak jositzeko, eta esan ziyon: "Bitu, nik badut Pamplonan gizon bat, militar militarra da, militar militarra da, baiño nik badakit,
emango 'izut nik karta bat eta horrena zoazte eta horrek behar 'zun guztiya emango 'izute. Nik badakit gizon horrek eingo naula mesedi hau". 'Ta haren bittartez jon zian Pamplonara 'ta berak lagundu ziyoten dirua 'ta dena zeatzen.
Geo arreglatu zian gauzak, in ber zun bezela baiño momentun ateratzeko Arizmendineko señoran bittartez karta batekin jon zian gizona horrena. Eta man ziyoten berak zea guziya. "¡Cómo no pueden hacer el párroco y el alcalde del pueblo en esto debían de hacer mucho, mucho!"
Harek san ziyoten. 'Ta oso militarra zen, e! Napar... Karlista hoitakua, baiño gizona. Muy hombre. Aunque tenía sus ideas.
- Bai.
- De política sabía comportarse como hombre.
- Bai, geo azkenin hala da, pertsona nola den.
- Bai. Bai. Nahiz politika izan, zuk kompreiñttu ber 'ttuzu gauzak eta zure betiko persona batei
kalte itteko! Hoi gorra ber du izan, e! ¡Por las ideas! Oaiñ, zuri kalte iñ bazattu lenoztikan... Ideagatik behiñik piñ horrela personak gorrotatzia gauza gorra da. 'Ta horrek, Arizmendineko señora horren bittartez badakit jon zila karta harek eman eta
ya libertadeko zea hartua zakaten, baimena, baiño dirua depositatu ber zuten 'ta diru hori... Gutxi izaki 'ta hura... Ez zakaten ben dirotikan pagatzeik, libretak detenittuk.
- Hairi patu ber 'ta! Patu ber ziyotenai, beák...
- Detenittuk zakazkitela. Kajan galaziyak diru hortatikan zeatzia. Ordun ba señora horrek san ziyoten. "Bitu zuazte segurantzi guzttiya honekin, persona honek emango zattuzte behar zutenan laguntza guziya.
Ni oso seguru noz, zertik nik gizon honekin hartu-emana haundiya dut."