Hiru duro zilar jaunartzean

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:37:00 - 0:39:10 (2' 10'')
Laburpena Jaunartzean hurbileko auzoak gonbidatu zituzten bazkaltzera eta hiru duro zilar erregalatu zizkioten Erramuni.

Transkribapena

-Nik txoakiya da satia 're aldea batea, biño nik komoniyua in, mutikoxkorra, komuniyua iñ. Hamabi urtetan 'o hola itten zen komuniyua 'ta.
In nun 'ta. Geo Manolo, Baraibarreneko Manolo izautuko zenun. Zuk, ez, zuk ez zenun izautuko. 'Ta han bi giñan han gosaitxikiyain genun.
Bestia zea Garroko Manolita zarrena, hilla da oan.
-Bai, illoba, haik illoba.
-Illoba haik hura. 'Ta hara jon giñan 'ta gosaitxikiya han in genun.
Katillokada bat kafesne er eman ziuten 'ta komuniyua gen traje txarrak jantzita. Han in genittun, euriya zen gaiñea eun hartan hain xuxen.
'Ta hemendik hara arropa xarrakin jon 'ta jantzi. 'Ta geo bueno (...) handik itxea torri 'ta geo bazkaiya.
'Ta ordun auzokua aldian behin 'ro ongi izaten bada beimpin askotan gombitu itten da bazkaltzea. 'Ta ni 're azkenekua zea, familiyan. Saill hortan.
-El ultimo cumple.
-'Ta bai. 'Ta hala bazkaiya 'ta goiko itxe hortakua nausiya. Joxe 'ta hoik... Joxe difuntun 'ta atta 'ta osaba biyek torri honea bazkaltzea, biyek gombitu 'ta biyek etorri.
'Ta harrek hartako, Manolon andri harek duro zillarra man zin. Duro zillarra!
-Eun hartan zembat aldiz beituko 'te zenun Erramun!
-Jesus! Geo 're.
-Eskiak erki galdu 're bai e!
-'Ta bai, 'ta. Geo zea honea torri 'ta bazkaltzen ai giñala 'o bazkaldu genunin 'o.
Horko gizonak beste duro zillar bat man. 'Ta zeak, osaba harrek bestia. Hua mutilzarra Balentin.
-A! Balentiñek man al zizun?
-Bai, duro bat.
-'Ta ez al zenun (...) Erramun?
-Ez. Alperrik zun, nik ordun ez nun enteinttuko 're.
Eta hala 'ta. Nik haik gorde nittun 'ta zuk san zu 'ta eunin hiru lau aldiz han 'te zeuden bixita itten nun.
-Bai, bai, bai. Hoi seuru. Hoi neonek pasia baitut Erramun hoi.
-Bixita itten niyon. 'ta kusi 'ta ño! 'Ta oan berriz dirukin haimbesteko zeik ez, oan dirua aixa kusten du jendik.