Labea bai, baina irinik ez

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-022
Pasartea 0:47:39 - 0:49:20 (1' 41'')
Laburpena Erramunek ezagutu zuen labea, baina ogia egiten ez. Ilarra eta artoa entregatu behar izaten zen, eta tabernetan ere ez zen izaten ogia; patata egosiak zerbitzatzen zituzten.

Transkribapena

-'Ta ogiyik ez al zen hemen, iñorrek ez al zun ogiyik itten, itxian ez al zen labeik 'ta izaten?
-Bai, lenotik bai. Gue dembun labia izautu nun gue itxian. Labia, hementxe azpikaldi hontan labia aparte iña.
Zea txaol bat. Geo hola arkun iña, zea ez dait nik buztiñakin 'o zekin iña izaten zen. Bai, hola iña. Geo xolua 'ta azpiyan sua itteko lekua, han sua in 'ta ogiya han goiyan sartu 'ta han erretzen 'men zuten.
'Ta ogiya, ogiya itten zen ogi alia 're akortzen naz gue zelaiyin.
-Ogi alia, ogi alia asko itten zen!
-Bai. 'Ta
-Geo zandu bai zen beste aluki bat. Itten zenun dena 'ta entretu in ber.
-Bai.
-Hoa zen beltza!
-Jesus! Guk urtia torri 'ta, bueno urtia jonta akortzen naz urte batin illarra entreatu in ber, artua entreatu in ber 'ta familiya 're ordun juntatzen zin itea jende guziya jatea, ez baizen kampun jatekoik.
Taberna jon 'ta ogiyik ez zen 'ta patata eosiyakin estankun 'ta hoitan maten zuten patata eosiyakin 'o patata erriakin 'o... zerbaitte hola 'ta. Pixka 't 'ta pozik jan jartzen zena biño hurrengun zea bat 'ta
Itxian ahal zena 'ta itxian. 'Ta geo gue anai difuntuk saten zun, zean, kalea jon 'ta nombaitte bukaro bat jan nahi 'ta jon taberna batea 'ta: "Afai bukaro bat itteko ba al zute?"
'Ta "Ez, jatekua bado biño ogiyik ez do, ogiyik ez do".
-Ogiyik ez. 'Ta ogiyik gabe janik ez.
-Jon beste tabernea 'ta han 'e iual berin. 'Ta halaxe bueltaka 'ta azkeneko berriz etxea torri 'ro beste gehiyo hara jon ez 'o holaxen, zean, desengaiñuan 'ta gosia!
-Hua trixtia zen.
-Trixtia zen hua, gue bizimodua