Etxean jaiotzea

Nor Zalakain Irastortza, Roxario
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-021
Pasartea 0:08:30 - 0:10:15 (1' 45'')
Laburpena Senide gazteak zaintzen zituen Rosariok. Etxean jaioak dira denak, eta gogoan du jaioberria neska edo mutikoa zen esaten ziotela eta bera kontentu geratzen zela. Erditzerakoan medikua behar bazen, deitu egiten zitzaion. Oñatibia ibiltzen zen lan horretan. Orduan haur asko izaten zen etxe bakoitzean. Iturriotzen haur asko ziren.

Transkribapena

- Ni zarrena.
- Ordun bestiy zaintzia 're tokatuko zizun?
- Bai, denetik tokatu nau. Denetik tokatu nau.
- 'Ta zuek itxian jaioko ziñazten?
- Bai, bai. Itxian, denak. 'Ta itxian bizi.
- Beste senidik nola jaio zin gotzen al za? Etxian?
- Bueno... bai. Gutxi gorabera. Jaiotzen zinin saten ziten, muttiko bat 'o nexka bat 'o karri zutela 'ta kuartoa joten nitzan 'ta ordun han eoten nitzan neria haikin 'ta, ni kontentu "launak karri izkite" 'ta hola. Gue bizimodua holaxe izandu da.
- 'Ta meikuk 'ta komadronak 'ta ez zin jongo? Itxekuk launduko ziyoten ez amari? 'O nola izaten zen?
- Bai. Meikua bertzen baldin bazin eamaten zin miño gañekun itxian izaten zin.
- Oñatibia.
- Bai, Oñatibia apaiza, ui, meikua. 'Ta hola.
- 'Ta geo Don Regino 're bazen?
- Baita 're, hua 're.
- Hua zaldiyakin 'o ez al zen ibiltzen?
- Bai. Hua, zea zittuzten, ez dakit ba nik, ibiltzen zen hua 're, 'ta eamaten zuten itxea
biñon geyena Oñatibia gauza hoitan. Bai. Hola.
- 'Ta geo Iturriotzen mordoxka, zea, haur asko juntatuko ziñazten kalin?
- Bai, bai, mordoxka juntatzen giñan. Ne erarekuk bagiñan franko.
- Hor nonguk izango zin...? Dispatenekuk eta zuen...?
- Bai, denetikan. Hor itxe asko zen 'ta, denetikan bazin. Denetakuk.
- Geo Garmendin 'de senide pilla bat izango zin?
- Han de mordoxka bazen. 'Ta denin bazin hor. Etxe guziyak betiak zin. Ez zen iñorre gabe.