Gerraren ondorioak

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:05:00 - 0:08:00 (3' 00'')
Laburpena Putxutxoerrekan bizi ziren. Gerra garaian etxetik joan ziren, baina ez denbora askorako. Kanoikada asko izaten ziren plaza aldean. Egun batean 160 kanoikada kontatu izan ditu Maitxoren anaia batek. Anaia zaharrena gerran hil zitzaien. Gizaseme batek soldaduei esan zien aita eta anaia "gorriak" zirela, eta Iruñeko kartzelara eraman zuten anaia.

Transkribapena

- E?
- Gerra 're tokatuko zizun zui?
- Gerra 're tokatu zian. Handik itxetik ateta ibiltzen giñan. Kañonazua besteik ez genulako.
- Non bizi ziñazten zuek?
- Putxutxerrekan.
- Uf...!
- Hara, jesus! Eun batin gue anaiyak kontatu zittun kañonazuak, azkeneko eunetan. Zeatu 'ta ehun... Ehunda... Hirurogei 'ro ez dakit ze zeatu zittun inguru hartan. Geo alde in baizuten.
'Ta nombatte azkenaldiyan... Miño bestela 're bai. Kañonazuak sartu han inguruan, zean, Exkerreneko baratzia zen, 'o zelaiya 'ro zea. Erramolatxak zekazkiten eta handik aldatuk zian erramolatxak leiyotik kampoa, barrena. 'Ta hola gerra demboan.
Anaiya 're han hil zitzaigun, hogeita lau urtekin. Dena hola.
- Eta zea, e... Kañonazuk zin bitartin zuek Patxutxerrekan eon ziñazten, e? Ez zizuten biali?
- Noiz? Gerra zenian?
- Bai.
- Ez. Noa jongo giñan? Atetzen giñan ahal genun tokira, biño geo bertan ioten giñan.
- Bai, e? Ez ziñazten inguruko baserrita 'ta jon zuek?
- Bai, jon 'zandu giñan. Errota 'ta hola. Biño geo, besteik ez genun 'ta itxian.
- 'Ta anaiya... Ze... Gerra jon zen 'o ....
- Gerrea jon zen. Biño hura lembizi in zuten, gizaseme bat bazen oso ergela 'ta zea, gue atta 'ta anaiyagatik san 'men zun gorriyak ziala zea, Naparrutik sartu zian soldaduai 'ro, eta haik kampuan harrapatu zuten dena hartu 'ta kartzelan sartu. Hartu 'ta Pamplona oiñez eaman zittu...
Ez dakit noaiño oiñez. 'Ta han ez dakit zembat hillabete pasa, 'ta beste asko in zittuzten afusilatu. Biño guria e... Launa bazun, 'ta harrek han zea antti bat izauna 'ta harren poderiyoz iñ zittuzten prozesatu.
'Ta pasa zittuzten zortzi hillabete 'ro ez dakit zembat kartzelan. Bestela lepua. ' Ta holoko gauzak.
- Gauza okerrak!
- Txarrak.
- Txarrak.
- 'Ta geo klaro! Anaiya 're hil zitzaigun, atta 're handik bi urtea hil zitzaigun.