Arozena txistulariak IV

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:54:30 - 0:56:30 (2' 00'')
Laburpena Arozenatarrak: Santos, Korneliren senarra, bera bakarrik etorri zen Lizartzatik. Hango baserri batekoa zen eta senide guztiak txistulariak ziren, osabarekin ikasiak. Santosek bere semeei erakutsi zien, eta haiek beren semeei, Korneliren bilobei. Irribarrez aipatzen digu lana besterik ez zegoela etxean baina haiek txistua jo eta jo aritzen zirela.

Transkribapena

- Santos zer zen, bea bakarra? 'O anai gehiyokin ez al zen torriya hua Lizartzatik?
- Ez, ez zun harrek anai... Harren anaiyak han, han bertan baserriyan lana itten zuten. Guria bakarra ate zen. Santos bakarra ate zen. Gaiñekuk han bertan lana itten zuten.
Han baserriya zen 'ta...
- Haik 'e ez al zin txistulaiyak?
- Bai, bai. Haik 'e han, han txistu jotzen aitzen zin. Denak txistulaiyak zin haik.
Osaba difuntua baizuten txistulaiya.
- A...!
- 'Ta harrek eakusten baiziyoten umetan denai txistua. Mutil zarra baizen gaiña 'ta!
Mutil zarrak bakizu, gauz onik ez da izaten!
- Eta geo ordun, Santosek eakutsi ziyon e... Juanitoi 'ta béak eakutsi ziyon? 'O kampun ikasi zuten?
- Geo Juanitoi 'ta béak ahaleiñ in zittun 'ta kusi zun ba: " ba hoik ettit errenditzen hemen nik nahi 'uten bezela!" 'ta in zittun txistulaita batzuk Errentira jon zin 'ta bestik Donostira, 'ta partittu zin 'ta hoik 'e bestekin ikasi zuten hoik 'e. Hoik 'e...
- Geo haik semiri!
- Haik semiri.
- Eta zuri ez al zattu behiñ 'e goua in hola txistua jotzeko 'ro?
- Ez.
- Amurraziyo erra bai batzutan! "Txistua jo!" "Jo zak txistua 'ta in zik lanak!" saten niyoten... Nik saten niyoten miño (...) aman sanak ez aitu baliyo!"
- Karo zu, zuk bazterrak garbittu 'ta jana jartzen zenun bittarte, haik erki!
- Hoixen. jana, han jana jarri in ber 'ta! Dena itxia garbittu 'ta, kampoko itxiak garbittu 'ta, taberna 'ta joten zinin haik, hanguk garbittu 'ta, nahik, nahiko lana banun nik ordun!
- Ezkonduta geo 're seittu zenun...
- Ez, ezkonduta geo ez, ez. Ez, ez, ez. Ezkonduta geo ez, hantxe. Nahiko lanak banittun ezkonduta geo 're!