Fusilamendutik eskapo

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:52:25 - 0:54:00 (1' 35'')
Laburpena

Fusilatu behar zuten batek eskapo egin zuen, eta baserri batean gordetzeko eskatu. Etxeko andreak salatu egin zuen. Baserri ondoan akabatu zuten.

Transkribapena

- 'Ta han san 'men ziyoten: "nik badakit hilko nautela harrapatzen banaute, biño nei jarri nazute Errentiko biria, gutxi..." Ez dakit zembat seme-alaban atta zen. "Gutxinin familiyatik despeittu nahi dut". 'Ta hoik ze in zuten, ordun... Txikierdin...
Hora zen beste... Ez reketik eta ez militarrak, beste nola saten da erderaz? Otro cuerpo hola falangista tipoko Acción... no se cuantos zuten izena. 'Ta hoik zozten Txikierdin, kuartelakuk hemen gue itxian 'ta eondu zin bezela. 'Ta andri horrek ze in zun?
Mutikua biali Txierdira sateko... Aterik baizin lenoztikan billatzea menditan 'ta zeak, jendik, oi... Tropak 'o... Zeak. 'Ta mutikua biali Txikierdira satea hain itxian zola gizona! 'Ta béak nondik bialiko zun! Hoi iñ ber da, e!
Eta gizona, pes harrek san 'men ziyon nondik sartu 'ta, abitu zeneko seittun zerkatua. Tirua handik eta tirua hemendik eta, bea eskapo. 'Ta azkenin Berrondoko onduan, baserri baten onduan, hola arbola baten onduan hor hil zen.
Hor hil zuten gizon hoi. Handik eskapo iña. Eta hoi eondu zen hor... Hillaete askuan. 'Ta andria tortzen zen astero. Arbol haundi baten onduan sartu zuten, pensa 'zu! Gorputza 're bai, han bertan. Biño geo ya atera zuten, e! Geo ya eaman zuten Errentira.
Biño hoi, haik denuntziatuta bialitako denuntziyakin hill zuten gizon hura.
- 'Ta amona 're...
- Amona harrek...