Nor | Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-008 |
Pasartea | 0:42:10 - 0:46:00 (3' 50'') |
Laburpena | Bi arrebek egiten zioten bisita anaiari Ondarretako gartzelan. Paseak behar zituzten bisitak egiteko. Bera behin pase gabe joan zenekoa. Beorlegi tenientea egoten zen Ondarretako gartzelan. |
Transkribapena
- 'Ta Donostiyan ba hor tokatzen zen eunetan bixita izaten zen. 'Ta Luixa 'ta biyek ilbiltzen giñan. Luixa bolara hartan ez dakit, ez zola ongi 'ro komei, ni behintzat, karo, kalea jon ber izaten genun agiri baten bila. Leno san dutena, Arizmendineko komandantziya 'ta.
'Ta san nun: " bo...! Ni ez naz jongo hara!" 'Ta, ni jon janakin 'ta, han Andre zea, ordun... Meikua zun gizona, Ezkerreneko, kaleko Irigoiyen 'ta. Klaro, beitzen zizuten lista abezedariyun zeatikan. Irigoiyen Iragorri.
Andregaia hasten zen: "ai ama! Ai ene, ai ene, ai ene, ai ene!". Arreba bezela pasatzen baizun anaiyak 'ta "geldik eon hai" san niyon eun batin zea "hombeste istori! Jakinta zea horrek saten zattula arreba zala 'ta!". "Ai ene, ai ene, ai ene!".
Geo behintzat, ni ailletu nitzan 'ta: "aber usted" "hermana.""Aber, la documentación.". "No he traido. Pensaba venir mi hermana, pero como no estaba bien, pues he venido yo". Hola beitu zin. Baita hurrungun bixita torri da 'ta gauz bera, nik paperik ez.
Ni berriz paperik gabe, lasai arraiyo! Jon nitzan 'ta "Aber la documentación" berriz 'e. "No he traido. Tenía que subir al pueblo y no me daba tiempo de venir aquí" 'Ta... Beni hoi: "ai ene, ai ene, ai ene!" atzetik 'ta "geldik eon hai!" saten niyon.
Eta, "¡pues ahora mismo me voy a enterar si es usted hermana, y como no sea hermana y el que dice usted que es hermano, saldra a la calle y usted se quedará dentro!". Hura aittu zunin Beni harrek, para que quieres más!.
Ta ordun apaiza, apaiza ordun Salbador, anaiya apaiza zen 'ta... Bakizu, apaizak´e beti errespeto pixka bat. San ziyon: "no, no, yo me hago responsable de que la señorita es hermana". "A, bueno". Jon giñan atian ondoa 'ta Beni hoi: "oiandikan´e daldaitan nion"
"txorua ñaz hi! Ze ingo zigutenen ba!" Salbadorren parrak. "Balientia za e Frantxiska? Lengun amenaza in 'ta gau´e torri za zu paperik gabe, ze kostatzen zizun kaleño jotia 'ta..." "Bai, kaleño jon 'ta geo honea torri! Hortako topun han nengon!"
'Ta behintzat, ateiyeran zea, Beorlegi zun apellidua tenienti harrek. "adiós" hola nei bizkarrin. "Hijastra". "¡No hijastra no, hermanastra sí!" Karo, apelliduk bigarrenak nola genittun diferentik... San niyon: "hijastra no, hermanastra sí". Hola beitu zin 'ta martxa!.
Geo handik demboa mordoska batea Donostira jon giñan 'ta trambik ordun Bulebarren barrena maten zuten buelta, 'ta gu trambin, 'ta zea hoi, Beorlegi hoi, beste militar batzukin han kafeteiyan, oaiñ 'e bado kafeteiya han.
Izautu zin, hola in zin, 'ta pitorreun e, pitorreun oaindik. Nik´e hola in niyon sanez : "zerriya! Hurrungun karriko papera bai!" Geo zer da 'ta handikan eun batzuta infarto bat man 'ta hill in zen!
- Gizon hua? Bueno, zea...
- Bai, 'ta gaztia zen, e! Beorlegi hura. Harren osaba eondu zen como jefe de toda las compañias hemen Arizmendin.
- Bai, 'ta gaztia zen, e! Beorlegi hura. Harren osaba eondu zen como jefe de toda las compañias hemen Arizmendin.
- Bai, Beorlegi zea...
- Bai. Hain osaba zen. 'Ta hola ibiltzen giñan kartzelatik eta handikan... Geo Joxe Leon ate zen...
- Bai. Hain osaba zen. 'Ta hola ibiltzen giñan kartzelatik eta handikan... Geo Joxe Leon ate zen...