Fusilamenduak

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:38:10 - 0:40:10 (2' 00'')
Laburpena Oiartzunen fusilatu zituzten lehendabizikoak. Gartzelatik libre utzi eta gero bidean hil zituzten. Fusilatu baten ama penarekin hil zen.

Transkribapena

- Oso gaizki pasa genun guk. 'Ta geo... Joxe Leon 'ta Panplonan kartzelan. Handikan karta... Ezta pentsatu 're! Keba! Bixita joteik ez zen! Eta Joxe Leonek Panplonan in zittun...
- Hua zer zen, anaiya?
- San Kristobalen bai, anai zarrena. San Kristobalen in zittun harrek... Bai, demboa mordoska in zun harrek. Igual lau hillaete biño gehiyo. 'Ta zorriyak eta zikiñak janak! Bueno...! 'Ta ordun hill zittuzten Oiyartzunguk...
Hor leno san dutena "hemen sartzen dena bere itxian dago" horko nausiya eta beste bat zea, zuek ez zute izautzen 'ta karo! Karlos Ttentte deitzen geniyonan anaiya, abogadua zen. 'Ta haik arratsin ustez libre utzi 'ta birian hill.
Haik zin lembiziko Oiyartzunguk hill zittuztenak. 'Ta geo... Pes asko!. Oiyartzunen afusilatuk badia mordoska. Eta enteatzen giñan seittun, seittun enteatzen giñan. Ez dakit nola, biño... Pasatzen zen.
- Hoik denak ze eamaten zittuzten...
- San Kristobalea.
- A! San Kristobalea.
- Karo. Hemengo pasua oaindik ez zon. 'Ta geo... Pes oandikan, pf... Haik biyek libre utzi zittuztela san 'ta hill, geo Arritaku hoi 're hil zuten, geo beste Acción Vasca deitzen zitzaiyon beste partido batekua Estankoko goiyan bizi zena.
Andria gaizua erotuta geldittu zen azkenin ama, e! Berez ez zen oso zea, biño. Harrek itten zun, Goñin itxean aurrea torri, klaro, ordun Goñi 'ta, bazin hemen kabezillak Oiyartzungo reketin jabik eta... Atian aurrin jarri 'ta ejuka, biño nahi zittun guziyak saten zizkan.
Ez atetzen Goñi kampoa! Miño amona azkenin be, be eromen harrekin hill zen. Semin penakin. Gaxua! Zen amon bat... Bai.