Morroia eta nagusia

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:20:40 - 0:22:50 (2' 10'')
Laburpena Haur morroia: nagusiek ez zuten bete hasieran agindutakoa; diru gutxiago, ez eskola eta ez jantziak. Ez zen gehiago itzuli.

Transkribapena

-Morroiya izaki 'ta kampoa. Joe... Bai,bai...
-Zerbaitako aproxtu ber.
-'Ta geo hilleko sei duro aindu 'ta eskola 'ta eliza 'ta handik kusi. 'Ta geo azkeneko hiru hillatitan hamar pezta man. Bazittuzten koajik haik e! Joe...
'Ta azkeneko bi arropa, geinez 'e bi galtza pare. Galtza pare ez, buzua. Jakiña buzukin ez baizen beste arropik ber, harrek tapatzen baizittun denak. Alkandorik 'e ez nun izango iual. Buzua, hoixe bakarrik iul.
'Ta han geldittua izango da bat. Bestikin torri nitzen itxea. Oi, hoixe! Ez nitzan geiyo jon 'ta! 'Ta pasa nun dembun ez dait in baziten berriyik 'e, ez naz akortzen. Haik... Izan 'e, humbeste jende, iñor 'e ez lanea. 'Ta nola krixto atetzen zin haik!
'Ta haik ez zuten ordun itxia bena! Haik 'e maixterrak zin. Geo eosi 'men zuten noizpaitte. Baserriya bai haundiya 'ta hoi bai, biño...
-'Ta bat 'e abisatu gabe 'o san zeniyen ez ziñala bueltatuko?
-Torri nitzan 'ta geiyo jon ez, yasta! Gaur arte! Oi! Beste hiru hillate 'o lau pasata akaso bat 'e ez ziten mango 'ta! Oi! In ziten deskuento erra! Hiru hillatin zea... hemezortzi duro man berrin, hamar pezta.
-Beste norbaitte harrapatuko zuten!
-Ez dait ze in zuten...
-Deittu 're ez? 'Ta deus ez? Holaxe jon al ziñan?
-Bai, ordun garai haitan deitzeko, beak torri ber zuten ne billa. Han ordun ez zen telefonoik zea! 'Ta...
-Tortzen ez?
-'Ta ez torri iñor 'e nei! 'Ta ni ez jon.
-Bai karo 'ta haik 'e tortzeko ze arrazoikin torko zin?
-Ze arrazoikin torko zin?
-Sango zuten: "nahikua aguantatu 'ik!"
-Akaso, akaso geiyegi mana izan bazuten bai reklamatzea.