Oiartzungo errotak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:00:00 - 0:03:00 (3' 00'')
Laburpena Klaketa. Oiartzungo erroten zerrenda. Martxan ezagutu zituenak.

Transkribapena

-Aurrekun ze san zenun atta ez genizula galdetu, zea errotak.
-Bai.
-Hamasei errota. Zein zin?
-Bat Txalaka. Bestia Errotaxar?Lasan 'ta hoina. Hiruarrena Zuaznabar. Laugarrena, Juansendo. Boskarrena Arangun, Arangungo errota.
Seigarrena Iyurrita. Zazpiarrena Sastiko errota. Zortziarrena Anarre. Betziarrena Makutso. Betziarrena bai. Hamargarrena Karrikako errota. Arrasku errota saten geniyon, iual da.
Karrikan bi. Geo zea e... Errotaberri. 'Ta zea... mekauen... Ugarte, Ugarteko errota. Zurruko errota. Pauko errota.
'Ta Txaundoko errota. Eta... zeko... Aitzolako errota.
-'Ta Karrikan bi san zu Arraskuerrota 'ta bestia Biasoko errota 'zango zen?
-Ez dait nola deitzen ziyoten. Dena, dena batena zen. errotaiyana. 'Ta harei ez dait nola deitzen ziyoten. Ez naz akortzen.
-'Ta zuk denak martxan izautu zenittun?
-Ez, den denak ez. Nik izautu nittunak zin: Pauko errota, Ugartekua, Karrikakua Arraskuerrota hua, Sastikua, Iurrittakua, Arangungua, 'ta mm... bestia nola san dut... Zuanabarrekua 're bai. Txalakakua 're bai, jon 'zandu naz Txalakara ni.
'Ta bestia zeakua, leno san dut 'ta oain ez naz akortzen.
-Ugaldetxon?
-Bai. Juansendokua.