Arditturriko meategiak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:09:06 - 0:10:50 (1' 44'')
Laburpena Arditurriko meategiak: kanpotarrak nongoak, nagusiak nongoak. Materiala Kaputxinoetara eramaten zuten. Hemengo langileak trenean joaten ziren hara, barkuak kargatzera.

Transkribapena

-'Ta hola.
-'Ta Arditturrin e... langille gehinak zer zin e... bertakuk o kanpokuk 'e bai?
-Kanpokuk geo torri zin.
-Geo torri zin.
-Kanpokuk torko zin ez dakit ba nik el año... ez dakit ba nik el año zinkuentaizinko 'ro sesenta 'ro hola. Bai... biño gañekun bertakuk. Ale 'atzuk, jendia hasi zin handikan honea, estremaduratik 'ta honea 'ta tortzen. Bai ale'atzuk bazin bai. Biño korriente geo hasi zen.
-'Ta kanpukuk, nunguk?
-Santander 'ta... hor Asturias aldi hortatik 'ta... dena hortik.
-'Ta nausiyak beak nunguk zin?
-Nausiyak hemen bizitzen zinak, kastillanuk zin biñon hemenguk. Ez dakit nunguk izango zin, numbatte hemenguk izango zin, aldekuk.
-Donostialdekuk 'o?
-Bai... Don Ramon 'o zuten burua 'ta Don Ramon hoi Irungua 'men zen 'ta... Hemen zinak berriz Fernandez 'ta... Benjamin 'ta... Bai, hiru 'ro lau laun, nausi beak zin. 'Ta geo nola bakizuten, nola Kaputxinos, Pasaiko Kaputxinos... bai... zea... Kaputxinos hoi zean zen... esto... Kampsako, Errenteiko Kampsan auzko aldeko zea hartan.
Han zun zea... fundiziyua zun, kompaiñi berana. 'Ta hor 'biltzen zin hemendik hara jon, 'ta handik honea torri 'ta. Hola ibiltzen zin. 'Ta geo metala 'ro hola Madrilea biali ber zutenin barkua tortzen zen 'o Inglaterratik 'o Italitik 'o...
'Ta geo hemengo jendia joten zen, hemendik zea eamaten zuten mateiala. Eunin lau biaje itten zittun trenak. 'Ta betetzen zutenin deposittua, zea tokiya itten zuten, barkua tortzen zen 'ta itten zuten kargatu. 'Ta hemengo jendia joten zen kargatzea.
-Trenin 'o jongo zin?
-Trenin jon 'ta trenin torri.
-Zu trena, noiztik gotzen za , beti gotzen al za trenaz zu?