Zeinekin bai eta zeinekin ez?
Edozeini ez zaio hika egin izan: berdinen artean eta konfiantza giroan erabili izan da. Hori bai, gaur egun, gero eta salbuespen gehiago egiten dira, harreman ereduak eta hikarekiko ikuspegia aldatzen ari baitira; hikaren biziraupenerako mesedegarriak diren aldaketak, gainera.
Halere, komeni da tradizioak ezarri dituen erabilera ohiturak zeintzuk izan diren jakitea:
EZ
- Gurasoei eta helduagoak direnei ez.
- Ezezagunei ez.
- Giro formaletan ez.
- Estatus sozial handiagoa duenari ez.
- Umeei bai, baina oso txikiei ez: kozkortu arte ez.
- Senar-emazteak beren artean ez: ezkondu aurretik bai, gero ez.
- Komunikabideetan, hitzaldietan, jende aurrean... ez.
BAI
- Seme-alabei eta gazteagoak direnei bai.
- Anai-arreben artean bai.
- Adinkideen artean bai.
- Lagunen eta lankideen artean bai (adin desberdinetakoak izanda ere).
- Animaliei bai (erleei izan ezik).
- Norbere buruari bai.