Santa Engrazia baserria

Nor Egilegor Portugal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta ERR-41
Pasartea 0:03:10 - 0:06:33 (3' 23'')
Laburpena Beren baserriaren izena Santa Engrazia zen, nahiz eta "Arkaitza" izenez ezagunagoa zen baserria. Baserriaren jatorria kontatzen du Maitxok. Iturrioztik gora dago baserria, Buenos Airesen azpiko txokoan omen dago. Euskaldunok izenak mozten ditugu: Santagrazia (Santa Engrazia). Oiartzuna jeisten zenean, baserri izenarekin deitzen ziotenean ez zitzaion gustatzen.

Transkribapena

- Bale bueno hoi da. Eta jaio ziñan Arkaitz o Arkaitza da baserriya?
- Baserriyak bere izena Santa Engrazia du, iñorrek eztu xinistatzen bañon
- Aiba
- Bai, bere izena Santa Engrazia da. Bañon e Santa Engrazia santa ze, nun da hoi? Arkaitza santa denak ulertzen dute
- Santa Engrazia bada, halare, hor Txikierdi inguru hortan
- Bai dago zean , Iturrioztikan gora. E... Aristizabal pixkat goraxio, Buenos Aires 'e badago hor
- Bai
- Eta Buenos Airesen azpikaldeko txokuan dago Santa Engrazia, eta gaiñea izan behar du Santa Engraziko alaba in 'men zan Arkaitzea jona bizitzea eta handikako izena omen du harek Santa Engrazia
- Aiba
- Bai. 'Ta hoi hoi izan omen zan, horren historiya gurasuak eta askotan kontatu izandu diate nei. Santa Engraziko, Santa Engrazin ahizpa bat ezkondu zan 'ta beste ahizpa Sepulpo
Sepulpo dago Bonesesko onduan, hoi hutsik dago oan. Eta geo ordun omen zan em... nola zan, karlistak eta liberalan gerra 'o eztakit zer eta orduan e... galtzen zijoazten erara su maten 'men ziyoten etxiai.
Eta garaiy hartan su man omen ziyoten Sepulpoi 'ta ordun geldittu omen zian etxeik gabe. 'Ta orduan e... ahizpa hoi, Santa Engraziko ahizpa hoi, Sepulpon bizi zana jun zan Arkaitzea bizitzea.
Hura beana omen zuten etxi hora, baño bizi omen zan han artzai bat, 'ta hura aterazi eta gero haiek bizitzen jarri 'ta haiek ezkeo gu eondu gea hor 'ta guk hustu deu oaiñ. Oaiñ hutsa dago.
Baño ordutik, handikako izena omen du horrek Santa Engrazia, horrei Santa Engraxi esate iote. Askotan itten ttugu euskaldunak hitzak moztu, letrak moztu itten ttugu
Bai e... hor 'e badia Bainketa, sate degu guk biño dia Baringarate. Hola itten ttugu. Hortan oso azkarrak gea.
- Dena jaten
- Bai bai, baño ulertz ulertzen deu gen artian, geo idaztekuan 'ta zein da hoi ba, Bainketa zein da, ez?
-'O alrebes
- Paperatan bestela dagolako
- Bai 'o alrebes, paperin ikusi 'ta zein 'te da?
- Bai
- 'Ta geo...
- 'Ta gu Oiartzunea enkarguta aberiakin 'ta juten giñanian, ni askotan ya gehinin neone ibiltzen nitzan
eta ordun Oiartzunen Balentiñen denda eta eztakit goatze zean zu, ba hara jute giñan askotan 'ta hango Balentiñen semiak, eztakit zer dun izena, ahaztuta daukat oaiñ.
E... "Arkaitxe", "Arkaitze" 'ta izuarrizko amurraziyua hartzen genun Arkaitze sate zigutelako. Oain ya ez e. Gustoa aitze deu, biño ordun umetan ez, ez genun nahi izaten
- Biño zertikan? zuek ordun uandik Santa Engrazi saten zeniyoten 'o ze?
- Ez, etxian izena zan Arkaitze 'ta ez gu
- A... etxian izena zueri satia etzizuten gustatzen
- Ez, etzitzaigun gustatzen. Oso gaizki hartzen genun
- Ta hemen ezto ohittura hoi o ze? Hemen ingurun, zuen...
- Ba bai, uan hemen ere Arkaitzakuk sate digute. Bai bai, bañon ez, oain ya eztiu inportikan, baño orduan oso gaizki hartze gendun.
Bai, oso gaiñea. 'Ta ordu ezkeotikan ba e... ordun e... horrea joa