Medikua, sendabelarrak, botikak

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 1:11:32 - 1:16:39 (5' 07'')
Laburpena Garai batean sendabelarrak ibiltzen ziren: zizare belarra, pasma belarra, baratxuri egosia, enplastuak ... Eztia ere egiten zuten etxean.

Transkribapena

- 'Ta nola sendatu zenun ?
- Nik emplastukin! berbena belarrak 'ta arrautzan txuringukin emplastua in eta harrekin.
'ta oliyua 'ta tipula tipulan hoja bat, hojak nola izaten 'ute? beno, hai zeatu 'ta oliyo ttantto bat bota 'ta suan guri-guri in hua 'ta hua jarri.
'Ta emplastuak zikiña dena tiratzen du, 'ta ni enitzan, zergatik " -Bai txertatu gabia du zakurra 'ta... meikuna" 'ta "- Nik meikuna jon gabe sendatuko 'ut" san niyon.
- Izane zuen baserriya hola, mendiyan urruti xamar eonta, meikua behartzian 'ta nola moldatzen ziñaten?
- Aberin gañineamaten genun Oiartzundik.
- Meikua?
- Meikua aberin gañin
- baserrira
- baserrira
- Miño ordun osasuna gehiyo zen! geo izaten zen hor katarrua 'ro hola baldin bazen, eztiya, erlia 're eukittu zandu du gue attak, gustatzen ziyon.
'Ta gio jakiña, itxian urtutzen genun, 'ta eztiya itten genun lurrezko eltzian sartu eztiya 'ta oso ongi eoten zen e!
Garai batin e' bazin gauzan ongi koserbatzeko, ezer e' bota gabe, sanua! 'ta geo paperakin, tapa izaten zun eltziak lurrezkuk biño beti esnasiya, 'ta papera jarri gañin 'ta geo lotu.
Bueltan eltzian kroska, tapan zean izaten zun beti kroska 'ta, lotu. Lotuta jarri 'ta handik kutxarikin atea eztiya ber zenin, berriz tapatu.
'Ta esnia 'ta eztiya zeatu 'ta katarruntzako ibiltzen
- Esne berua?
- esne berua.
- 'Ta geo eztarriko miño baldin bazenun, gatza berotu, o' zartayan o', eta trapo batin bildu 'ta geo lepuan jarri. 'Ta seittun sendatzen zen.
Anjinak eta eztarriko miña 'ta, oain sayozu! " Ba! botikak battugu hoik miño hobiuk eta zea" biño nik oandik e' hola eztarriko miña 'ta hartu 'ta deusen zeaik ez 'ta berua,
'ta berua jarri 'ta " Ño! gau guztiyan berua jarri 'ta difentzi erra in ziak! horra. 'Ta ordun horra.
Geo , ez zizare belarrak e' ttikitan zizarik o' hola zea baldin bazen zizarebelarrak e' izaten zin, oañ ez do fede zeaik, 'ta horra.
Belar batzuk bazin, geo eakiya itten bazenun e' , pasma belarra, eosi batxuiya 're bai oso ona da, batxuiya urin eosi, erida baldin bazu, oan guata da algodoiya miño ordun
izango zen miño diruik ez! 'ta trapu puxka batekin, trapu puxka batekin busti 'ta herida 'ta hola haunditsua 'ro atetzen bazen e' bultua,
da na batxuiya eosita, urakin batxuiya eosita, hoi da ona.
- Baratxuiya harekin iurtzi geo?
- Bai, ez ura eosi kazo batin iakiñezi batxuiya 'ta geo
- A han sartu
- Han bihatza sufrialin sartu atera sartu atera
- Beruan, bero beruan
- Bero , berua... sufritzeko mouan ez e, erretzeko mouan ez, miño be pixkat tenplatzen zenin han zeatu. 'Ta bestela berriz trapukin herida hua garbitzen.
- Garbitzeko
- Bai, horra.
- Ibiltzen zenittuzten e' hoik denak?
- Bai denak ibiltzen genittun, 'ta nik oañ e' fedia nik zea hola haunditsua 'ro, o' ezkazalan kontratik zerbait sartuta mimeria gelditzen zattu,
'ta nik batxuiya seitun eosikout 'ta sartu ateran 'ta zea 'ta seittun sendatukout.
- 'Ta zomorruan koskantzat eta ere ona izango da ez?
- Bai bai hoikin dena ibiltzen genun guk, horra.
- 'Ta hola tripetatik o' gaixki ibilizkeo ro'
- Bai miño ordun ez zen hambesteñeko zeaik ordun arroza 'ro zea itten zen 'ta horra, jana garbixio 'ro zeatzen zen miño oan