Txerria hiltzea garesti gaur egun

Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 0:14:19 - 0:17:30 (3' 11'')
Laburpena Lehen txerria etxean hiltzen zen, gaur egun ordea hiltegira eraman behar da eta horrek dirua suposatzen du. Horrez gain, albaitari lanak, pentsua, botikak... ere ordaindu behar izaten dira. Ez da errentagarria ateratzen.

Transkribapena

Txerriya hiltzen zen oañ ez da libre itxian hiltzia 're ! Hoi 're galaz hoi hoi zer? baserriyan nik ez dut esaten ...
ikustia sano don o' ez don o' hoi ez dut gaizki harrapatzen nik, miño nik gaizki harrapatzen duten baserriyan hemendik mataara nola eramango zu ba txerriya e!
txerri bat hiltzea 'ta kosta itten da, batetik kostia dakazu ' ta bestetik hiltzetik mataara eaman ber zu.
Han patu in ber zu, patzeko non do dirua? Ez do diroik. Leno ternera bat e itxian, ua! ez do ongi hil ingo diu, zeatu ba hilta aprobetxatu in berkou.
Hiltzen zen itxian, o' gatzan jarri, gatzan jarri. O' neguan baldin bazen, neguan aguante geiyo, frexkuran jarri gio egualdiyak e' sanuk itten zittun,
goiz illunarra freskua eta baserriyan beti freskura haundiyua izaten zen 'ta konserbatu ternera bat oso.
Oaiñ ez dakazu, hua erretzea bialtzeunte! Eamatia kosta itten zatttu, beteniyua torri 'ta indiziyo bat o' beste jartzenzkazu 'ta kastua do!
Hogeita hamar euro seittun juna do. 'Ta botikakin hasten baldin baza ezdu 'ta hua 'ta akatzen da,
Iñorren launtzik ez do, itxian e' ez dakazu aprobetxatzeik, hara nun galtzen zun.
Nik oan berriro san nun miño hoi nola? leno 'ta behiya 're ongi heziya baldin bazen, ordun auzuak auzuak itten zin dirua bota konpaziyo batea,
hogei duro igual eta behi harren baloria ez zen izugarriya izango garai hartan, oaiñ oaiñ preziyuk dozte biño,
'Ta ordun ba behi hua, dakin harakiña 'o aitzen zena o zean ', itxea kartzen zenun txukun txukun garbitzen zenun gio puskatzen zenun auzuan partitzen zenun 'ta itten zenun dena aprobetxatu..
'Ta iñor ez zen gaizkitzen! Ber den bezela txukun txukun in, miño oaiñ botikak, pentsua 're zekin iten 'te dute?
Hoi bestia! Garai batin patata sanua, arto iriña patatai nahastuta aziendai maten zen, oaiñ zer, konpuestua, zekin itten 'te dute?