Txikierdi, billera

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:24:16 - 0:28:22 (4' 06'')
Laburpena Txikierdi nolakoa zen kontatzen du. Jazpana.

Transkribapena

-'Ta han zittuzten beak ibiltzen zina itxe bat 'ta geo tolarik eta sagarduk 'ta itteko tokiya beste itxe, bi itxe 'ta tartin bire bat zuten. 'Ta geo itxe batetik bestea zubiya 're bai kampotik ibilli gabe.
Bai ongi prepatutak zauden. Bazeukaten 'ta! Han jaitan bertan hartzen zittuzten diruak eta astain. Han sardoteiya. Jana ematen zuten. Billera 'ta jendia juntatzen zen! Bff...
-Nondik tortzen zen jendia?
-Jendia Astiarra, Errentei,dentik, ixkin guzitatikan juntatzen zin zoku harta. Oiyartzunen 'e beste billera bat itten hasi zien, biño billera harrek beti poto itten zun, Txikierdi baldin bazen.
Poto itten zun harrek. Biño Txikierdikuk sekulan ez zun itten. Bai. 'Ta oiñez e! Oan kotxetan izaten da, biño oiñez jendia barra-barra.
-Oiñez astuatan 'ta bai?
-E?
-Asto gaiñian 'ta bai norbaitte?
-Asto gaiñian ez! Gu asto gaiñian ibiltzen giñan Goizuta ogita. Bai.
-'Ta billera hoitan, billera hoik ze izaten zien?
-Ui! Ez zen kalian biño jotzen zuten jazpana 'ro soiñua eta musika, musika bezela jotzen zuten. Zuek ez dakit jazpana 'ro ze, ze soiñua 'ta dena jotze' utela?
-Aitzia badut jazpana.
-Oandik Oialuman 'e jotzen dutela apustua oandikan 'e.
-Jazpana?
-Bestia Oiol... Jazpana 'ro
Oialume 'men zen bestia holaxe jendia juntatzen zena. Oain ez dakit juntatzen den.
-Bai, biño oso tarteka uste dut.
-Oso tarteka?
-Oso tarteka. Len jaiyero izaten zen 'ta oain.
-Ez? Han jaiyero izaten zen. Han jaiyik ez zen faltatzen.
-Ze soiñu, soiñujole juaten zen hara?
-Ze soiñujole? Bertako bi semiak jotzen zuten.
Batek filarmonika 'ta bestiak damborra 'ro zea hoi. Eta geo beste bat gehiyo, bertako bi mutillak. Semik ikasi zuten. Kampokui maten ziyoten leno dirua, 'ta bertakuk ikasi zuten.
Bai... Biño jendia harritzeko mouan. Uf!
-'Ta dantza ittiaz aparte bazen beste zeikan, beste motibuik? Ba pixka 't juntatu 'ta hitzein 'da hola pentsatze 'ut. Ez?
-Ez.
-Dantza?
-Ebiya zenian han bian, terraza harren azpiyan 'ta ona zenin gaiñian.
-'Ta dantza 'ta sueltuan?
-Sueltuan 'ta balsin 'e bai ahal den bezela. Ze jotzen zuten, hartan. Bai.
-'Ta libre dena?
-Dena libre. A bai, bai, bai! Han ez zen itxiyikan zea. Oan zer dia?
Noa jote 'ia? Bizkote?
-Diskoteka?
-Bai. Ordun ez zen e! Ordun...
-Ez al zen iñor 'e bijilatzeko 'ta?
-Ez, ez, ez.
-Apezik eta ez?
-Apaizak, apaizak herriyan eon ber dute. Ez, ez.
-Haraiño ez zin ailletzen ordun?
-Ez. Esaten zuten bai balsin ibiltzen zenai ez dakit zer 'ta bakit zer. Bai!
Jendiai esanagatik geldittuko zen. Jotzen baldin bazuten soiñua. Ze jotzen zuten harta. Hoixe!
-'Ta gero itxea launtzia 'ta izango zen ba?
-E?
-Gero neskak mutilla 'ta alkar izautu 'ta itxea launtzia 'ta holako kontuk?
-Bai. Bestela ez genun billatuko iñor 'e.
-Hoi izaten zen ordun pareja billatzeko modua?
-Bai, bai, bai, bai, bai. Pareja billatzeko modua hoi izaten zen. Bai. Holaxe. Zuek noa joten zazte 'o noa joten ziñazten?
-Ni Oialumea jon izandu naz.
-A Oialuma bai?
-Bai. Oialuma jaiyero jun izandu naz ni, biño bueno oso gaxtetan.
-Oso gaztetan?
-Gero tabernazuloek irabazi yoe 'ta ezer ez.
-A...
-Holako billerai.