Grabazio zaharrak erantsi

Orain arte bideoz grabatutako elkarrizketa berriak digitalizatu eta hedatu ditugu, baina gure asmoa herrian lehendik egin izan diren grabazioak txertatzea ere bada.

Beraz, garai batean egindako grabaziorik edukiko bazenu (bideoan, audioan…) esaiguzu eta elkarri mesede ederra egingo diogu:

Batetik, gure ahozko ondare honetan txertatuko genuke: grabazioa digitalizatu, kodifikatu (minutuz-minutuko laburpenak eta gaiak zehaztu) eta datu-base honetan sartuko genuke, eta hartara, web orri honetan agertuko litzake gainontzeko grabazioekin batera.

Eta bestetik, zuk, grabazio orijinalaz gain, kopia digitalizatua ere eskuratuko zenuke. Gainera ez zenuke itxoin beharko prozesu guztia bukatu arte: lehenengo lana digitalizazioa izaten da; hau da zuk bideo zintan edo audioan ekarritako grabazioa digitalizatu egingo genuke, hau da, ordenagailuan ‘sartu’ko genuke eta handik aurrera egin beharreko lanak artxibo digitalarekin egingo genituzke, eta zuri euskarri orijinala eta artxibo digitalaren kopia bat eman ondoren –CD edo DVD batean-, orduan jarraituko genuke gainontzeko lanak egiten: kodifikazioa, datu basera sartu, argitaratu eta abar.

Grabazio zahar hauek ondare aberatsa denez, zure partehartzea oso garrantzitsua izango da eta era berean, ikusteko edo entzuteko zailtasunak zituen grabazio hori, erraz ikusteko moduan jarriko dizugu: ikus-entzunezko formatu berrian eta elkarrizketa guztia entzun gabe, bertan zer dagoen jakiteko modua oiartzuarrenbaitan.com web orriko bilaketa sistemari esker.

Anima zaitez! Etxean duzun zinta horrek asko balio du, ez utzi hondatzen. Utzi bat eta eraman bi. Horretarako bete ezazu formulario hau, mila esker.

Grabazioak
Eskaera egiten duenari buruz