Urkabera jostatzera

Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:29:30 - 0:32:20 (2' 50'')
Laburpena Eskolatik aterata, kalean ibili beharrean, zaharrenek txikienak hartu eta Urkabera joaten ziren. Karabineroak mingain-zikinak omen ziren eta amak ez zuen haien tartean ibiltzea nahi. Beren etxean ez zen behin ere potajea falta izan. Koskortuz geroztik, ordea, lan egin behar izan zuten. Maitxo kanpokoentzat jertseak egiten aritzen zen.

Transkribapena

- 'Ta geo zaharra... Zaharrak gaztiai zaindu 'ta ingo ziyon, ez?
- Hoixe! Zarrenak bestiai 'ta, pixkan pixkan denak bata bestia errepetu. 'Ta kalea ez jotiatik, gaizki ikasi besteik ez zela itten, 'ta Urkabea! Pasiatzea. Eskolatik atetzian,
zarrenak ttikiyak hartu 'ta Urkabea. E... Auzuan lau bizitza giñan 'ta lautatik hiru karabinero 'ro holokua izaten genun. 'Ta mingaiñ zikiñ holokuk izaten baizin, dembo batin behintzat, uan ez dakit nola izaten den jendia. 'Ta halakukin ez juntatzeatik 'o gehiyegi,
Urkabea jon ber izaten genun. Merinda man eskura 'ta Urkabea, eskolatik atetzian, hala! Gaizki ikasteko beldurraz Urkabea errezatzea.
- 'Ta hala itten al zenuten?
- Ez dakit ze itten genun.
- Jostatu ingo zenuten.
- Jostatu.
- Geo han izango zin... Bueno oain... Ez dakit ordun izango zin. Gaztaiña 'ta ba al zin ordun Urkaben?
- Ez. Geoztik jarriyak dia. Leno zena piñua. Han denian, Urkabeko beko ayekan dena piñua.
'Ta piñu aldi bat botatzen zutenian, bestia 'ta hola.
- Ordun...
- Ordun 'e bizi. Potaje puxkat ematen baldin baziguten 'ta ahal zenetik eman 'ta.
- Gose asko pasik al zazte?
- Ez, goseik ez. Gosia ez. Potajin faltik ez.
- Potajia seurua!
- Seurua. 'Ta gue anai zarrena Donostira joten zen lanea 'ta Dono... Bizikletan ibiltzen zen. Bizikletan 'ta handik etorri itxea 'ta ez zun harrek be zeatuko, merin... Beno, akaso zerbatte merinda eamaten zuten e! Biño torri 'ta potajia. Hura aiñakoik bai al zen.
Jan ezkeo potajia, ongi iña!
- Bai. Bai. 'Ta hua beti pronto amak!
- Amak hoixe!
- Ama aiko zen sukaldin?
- Karo!
- Biño zuek 'e zuen lanak izango zenittuzten?
- Esku lanak?
- Zuen... e... Zuen in berrak izango zenittuzten?
- Bai. Geo kozkortu giñanian nik jerse asko itten nun.
- Jertxik?
- Kampoko... Jersiak.
- A bai? 'Ta non ikasi zenun?
- Amak eakutsi.