Soldaduska

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:34:55 - 0:36:00 (1' 05'')
Laburpena Soldaduska gerra ondoren. Afrikara asko. Urtebete baino gehiago.

Transkribapena

-'Ta soldauxka 'ta zea gerraondorin 'ta nola geldittu zen? Zu in gabia za, soldauxka. Zertik ez zenun in, ze in ziñan libratu?
-Bixtangatik.
-A, bixtangatik... 'Ta itten zutenak zembat demboko 'ta noa 'ta joten 'ta?
-Afrika 'ta! Madridea 'ta! Dena hola...
-Asko zin, ez, jonak Afrika?
-Bai, bai, asko. Joxe Mitxelena 're han iña da. 'Ta geiyo 're bai hemen.
-'Ta urte asko, urtetako gaiñea...
-Ordun ez dait ba nik zer zen... bi urte 'ro... zerbaitte, hogeita lau hillate, hogeita zortzi 'ro zerbaitte. 'Ta geo bazuten urtea, ez geo urte t'erdira ingo zuten, 'ta geo urtea. 'Ta geo betzi hillatea 'ta oan batez.
-'Ta zembat urtekin? Hogeita batekin 'o hemezortzikin?
-Hogeita batekin.
-Mayor de edaz zen hogeita batekin, hogeita batekin zen?
-Ez dait nola zen, oan hemezortzi da, ez?
-Bai.
-Ordun ez dait, hala baldin bazen 'e. Ez naz akortzen.