Paper fabrikako makinak

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:16:30 - 0:18:10 (1' 40'')
Laburpena Mila zaldiko indarreko motorrak zeuden paper fabrikan. Makinak nola ibiltzen ziren: egurra igurtzi egiten zen, igurtzika.

Transkribapena

- 'Ta makina haik ze ibiltzen zin argiyakin? 'O... Ikatz... Zekin ibiltzen... Zekin jartzen zin martxan makinak?
- Oi! Harriyakin. Elezidadikin.
- Elektrizidadikin!
- Eletriziadia, bai. Motorra berotzeko. Motorra berotzeko. Batzuk haundiyak, bestik ttikixiuk 'ta bestik karo... Milla zaldin indarrako motorrak 'e bazien 'ta. 'Ta hola.
- Klaro, indar haundikuk berko zuten!
- Bai, bai, bai.
- Haik eurra hartu ta dena txikitu ingo zuten...
- Bai 'ta geo uran presiyuakin, e, harriyan gaiñin kargatua do, 'ta harriyan presiyu harrekin, harrek zampatu itten du.
- A...!
- 'Ta harriyak hoa eortzika iurtzika, iurtzika attu itten du. Ikusten denin ya attuxe in dela, berriz 'e, berriz kargatu. Tapa ereki 'ta eurraz kargatu 'ta berriz 'e martxan jarri.
- 'Ta geo hua txikitzen txikitzen jongo da?
- Txikittu ez, iurtzika.
- Iurtzika.
- Bai, bai, iurtzika. Txikittu... Zerrautsa bezela ez da txikitzen! Ez, ez illia, illia balitz bezela.
- A...!
- Dena bat itten da.
- Biño geo papera itten den bittarte prozesu galanta in berko 'u, ez?
- Bai, bai, bai. Bai. Haundiya. 'Ta oaiñ berriz, auskalo! U...! Nola jarriya den! Dena berriya jarriya 'ute 'ta! Leno milla zaldiko indarreko motorra, 'ta oaiñ ez dakit zembatekua izango den.
- Auskalo. Jesus! 'Ta makina gutxiyo 're bai, 'ta...