Paper fabrika zergatik erori zen

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:37:23 - 0:39:20 (1' 57'')
Laburpena Altzibarko paper fabrika zergatik erori zen. Gainean ura zegoen. Makina baten dardarizoak eragin omen zuen istripua. Trapua txikitzen aritzen ziren emakumeak, papera egiteko.

Transkribapena

-'Ta harek zer zun, ura 'ro eukitzen zun gaiñin 'ta haren kargakin 'o zea in zela 'ro, ez?
-Bai. Harek zun buelta guziyan holako altura bat, zea buelta guziyan.
-Gaiñin?
-Zea, gaiñin, hutsa hola zea.
-Terraza antza hola?
-Terraza antzea.
-Bai.
-Bai. Hau balitz bezela harren rasua 'ta holako altura zea buelta guziyan.
-Pistinan moura hola?
-'Ta geo han ura. 'Ta ura hua han zeak ingo zun bai.
Este, han zea ibiltzen zin ordun lanin Olaizolako Inazio izautu al zenun zuk?
-Ez, biño aitzia, Andrex 'ta hoiken.
-Andrex 'ta hoiken anaiya.
-Anaiya bai. Ez nun izautu. A bai! Inazio bai! Inazio izautu nun!
-Inazio bat behintzat han aitzen zena.
-Bai.
-Zeatan, bomba zea. Han itten zuten kampotik tortzen zen trapo 'ta zea holakuk zea bat zen, kaldera zar haundi bat holako zeakin.
'Ta gaintik tapa haundi bat zun, lori-loriya zen. 'Ta han itten zittuzten hoik denak sartu 'ta txikitzeko bumba 'ta bumba 'ta bumba. 'Ta harrena saten zuten, harrek izorratu zula zea hoi.
-Harren zea.
-Harren dardaizak.
-Dardaiza.
-Demborakin hua, harrek.
-Karo.
-Bai.
-'Ta ze itten zen harrekin 'e papera?
-Papera.
-Trapo zeakin?
-Bai.
-Txikittuta?
-Trapukin 'ta. Trapua gaiñea lembiziko prueba.
Prueba itteko 'ta hasi zinian. Ote jotzeko[otejotze:8296] makinak ikusi al ttuzu zuk behiñ 'e? Hontaka?
-Bai.
-Halakuakin trapua pasatzen genun.
-A bai e?
-Ote jotzeko makinakin trapua pasa 'ta papera itteko. 'Ta emakume pilla bat jarri 'ta papera zea, trapua txikitzen hola. Tiratan, tiratan, tiratan.
-A! Hua itten aitzen zin emakumik?
-Emakumik pillan. Biño geo, geora ez. Biño hoi pruebak itteko 'ta hasiyerako zeak zittuzten. 'Ta geo ya ez, geo ya martxa haundiya hartu zen.