Martinmotz, enkargatu

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:56:40 - 0:58:10 (1' 30'')
Laburpena Beren enkargatua Martinmotz zen. Leoneko meategietan ibilia zen. Kinkila. Hika.

Transkribapena

-'Ta holaxe. Guk halare soldauxka ona pasa genun e! Kampuan jeneralin, iya erabat gu kampun giñan. Nonta zerbaitt 'e ez zen, 'o labadora geldik 'o labadorin lanik ez zon batian 'o zoloa sartzen bagiñan 'o.
-Bai. Bai.
-'Ta ordun 'e Motzak bialtzen ziun gui, 'o landaren baten billa 'o arkazia 'ro zerbaitt 'e kartzeko landarian billa.
-'Ta Motza hoi zer zen enkargado 'ro hola?
-Bai, enkargatua bea. Bai, Martinmotz. Enkargatua. 'Ta geo Martinmotz hoi zea zen, gue osaba hemen nola san 'izut pulmoniyakin hil zela 'ta?
-Bai.
-Hoikin Leunen 'o nun ibilliya izandua. Zea minetan.
-A!
-Bai 'ta geo beti nei saten zin:
"Zuen osabak bazittun ba zeak lamparak zeakuk, hori batzuk kobrezkuk, bazittun 'ta. Haik han izango ttuk oandik 'ta ze?"
'Ta: "Ez, ettut billatzen!"
Biño ikusi izandu nittun nik e hemen halakuk. Biño...
-Handik karriyak?
-Bai. Han ibiltzen zinian.
-Zolotan sartzeko?
-Zoluan sartzeko.
-A!
-Bai. Hemen 'e kinkiya ibilli ber izaten zen e!
Zea karburukin jarri 'ta zean. Gue txabolan bada oandikan bat berri-berriya. Kinkiya hoitakua.