Beste jai batzuk

dantzan

Transkribapena

-'Ta ze dantzatzen zenuten Kontxita?
-E?
-Ze dantzatzen zenuten? Ze pieza?
-Sueltua. Ordun baltsia gutxi zen.
-'Ta zenek jotzen zun filarmonika?
-Filarmonika. Hoik zian, Iturriozkua zen bai, Iza, Izatarrak. Uste 'ut Iza zela hura jotzen zuna. Bai.
-'Ta zuek dantza?
-E?
-Zuek dantza?
-Guk dantza. Jardiñetan dantza 'ta geo maten ziuten merienda, en dia San Juan el santo de la dueña, de la señora. Y al marido le fusilaron, luego.
-Bai e?
-Bai, bai.
Nor Etxebeste Etxabeguren, Kontxita
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-092
Pasartea 0:29:30 - 0:30:15 (0' 45'')
Laburpena Sueltoan dantzatzen zuten. Iturriozko Izatarrak jotzen omen zuen filarmonika, Arizmenditarren etxeko lorategian San Juan egunean.

Neskazaharra haserre

Transkribapena

-Urte zartakuk bai.
-Kantatuko al zenun oain?
-E?
-Kantatuko, oain kantatuko al zenike nei?
-Bai! Zea 're... esto... neskazar batei in niyon, hil zen Naparrun. Kantatu niyon: "Itxeko alaba non zera? Iñon ageri ez zeran, mundu guziya ezkondu eta zu zertako egiñ ez zera?" Zat! Limosna man 'ta atia, ate gainkua itxi! Harrapatu bazin biatza...
-Ez zenekin neskazarra zenik?
-Nik ez bainekin, 'ta geo bestik san: "Erra tia yozu!". Uii nik asko nekin ba zer zen. Neskazarra izaki!
-Harrek ez zun zeik man? Pitarrik?
-Joe... Erki pitarra!
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:16:00 - 0:16:45 (0' 45'')
Laburpena Urte zaharretako kopla; kantatua. Neskazaharrarekin gertatutakoa