Auzo-eskolak

Baserritarren eta kaletarren arteko harremana

Eskola

Transkribapena

Nor Lizaso Lekuona, Koxme
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta KOXME LIZASO
Pasartea 0:01:13 - 0:03:30 (2' 17'')
Laburpena Eskola etxetik gertu zuten, 4-13 urte bitartean bertan aritu zen. 15 urterekin okindegian hasi zen gauez lanean, egunez baserrian aritzen zen. Dena erdaraz ikasi zuten. Luixa maistrarekin. "Polliki ikasi", "Jotzaille fiña zen"

Ozentzio txikiko eskola

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 0:19:16 - 0:19:53 (0' 37'')
Laburpena Joxek uste du Ozentzio txikiko eskola apaizak sortua izango zela dotrina ikasteko. Bere izeba zen maistra eta hark ez omen zuen eskola handirik.

eskola

Transkribapena

Nor Etxarte Pikabea, Jose Manuel. "Trumoia"; Billaluze Arbelaitz, Joxe. "Leatza"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-141
Pasartea 0:15:38 - 0:18:09 (2' 31'')
Laburpena Joxe eskolan gutxi ibili zen, Ozentzio txiki baserrian, Sastarreko maistrarekin. Udaletxean ere ibili zen Lartaungo eskolan egun guztia basoan pasata.

Gurutzeko eskola

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-129
Pasartea 0:20:21 - 0:23:57 (3' 36'')
Laburpena Neska eta mutil banatuta egoten ziren eskolan. Adin ezberdinekoak elkarrekin izaten ziren 6 urtetik 12 urteraino. Berdintsu zihoazenak jartzen zituen maistrak elkarrekin. Maistrek eskolan bertan bizitzeko aukera zuten baina etxera joaten ziren. Auzokoren bat bizi izan zen herriaren baimenarekin eskolan.

Hizkuntza, eskola

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-128
Pasartea 0:33:48 - 0:36:39 (2' 51'')
Laburpena Euskaraz hitz egiten zuten, ez zekiten erdaraz. Maistrarekin ere euskaraz egiten zuten baina lezioak erdaraz izaten ziren eta hor zegoen arazoa. buruz ikasten zuten, zer esaten zuten jakin gabe.Nesken maistra erdalduna izaki, haiek hobeto ikasi zuten erdaraz. Bertan bazkaltzen zuten eta eskola amaitu eta segituan etxera joan behar izaten zuten.

eskola

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-128
Pasartea 0:31:11 - 0:33:48 (2' 37'')
Laburpena Eskolan jolasean ibiltzen ziren baina etxean gutxi jolasten ziren, lana egin behar izaten zen. Auzokoekin joaten zen eskolara. Ez zuen gogo gehiegi joateko, Gurutzen hasi zen 8 urterekin. 14 urterekin utzi zion joateari eta lanean hasi zen baserrian.

Eskola

Transkribapena

Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-093
Pasartea 0:17:31 - 0:18:40 (1' 09'')
Laburpena Altzibarren, Karrikan lau tokitan eta kalean bi tokitan ibili zen eskolan Pakito. Dagoeneko heldua zela kalean ilunabarretan joaten zen eskolara.

Eskolako kontuak

Transkribapena

-'Ta eskolan nun ibilli ziñan zu?
-Aierdin, Doña Juliakin. Izautze' al zenun? A, ez e? Seme-alabak zittun harek. Harek ematen zun eskola. Oaiñ eskola...
-Doña Julia.
-E?
-Doña Julia esan dezu.
-Bai, Doña Julia. Eskua...
-'Ta zemuz?
-Eskoiko eskua uste 'ut zula motza. Hemendikan hola moztua. 'Ta beri harekin antolatzen zen.
-'Ta zemouz eakusten zun Doña Juliak?
-E?
-Zemouz eakusten zun?
-Bai, eakusten zun ondo.
-Euskeraz ikasten zenuten?
-Ez. Gizonak bazekiyen e, 'ta semik 'e bai, 'ta alabak 'e bai.
-Baiño Doña Juliak ez zekin euskeraz?
-Ez, ez, ez, ez.
-Biño zuek orduan ba al zenekiten ba erderaz hizketan?
-Ui! Harekin hitzeitteko alrebes igual sango genun, biño hantxe aitzen giñan ahal genun bezela. Harek enteintzen zun 'ta.
-Nolapaitte.
-Askotan hola beira eoten zin gu ze ai giñan.
-Neska 'ta mutil denak batea ziñaten?
-Bai, bai, denak, denak kuadrilla berin neska 'ta mutil. Oaiñ ez da hala, biño ordun bai.
-'Ta letzen 'ta ikasi al zenun?
-Ikasi genun. Euneo jon 'zandu bagiñan bai eskola! Biño o... Baserriyan 'e lana in ber izaten zen 'ta. Geo gue ama difuntak ba al dakizu ze itten zun?
"Beno eaman Doña Juliai". Beti berdura 'ro zeozer hartu 'ta gu haikin. 'Ta guk eamaten genun 'ta harek ez baldin bagiñan joten, libre.
-Klaro.
-Kastigatu gabe.
-Klaro.
-Hola.
-Zerbaitte eaman 'ta moldatu.
-Beak 'e bazuten baratza e.
-A bai e?
-Bai, Portalezako beste aillekan. Oain trenbiria han eongo da oan 'e. Han zuten baratza. Gizona han aitzen zen baatzan. Harek 'e gizajuk ahal zuna itten zun, biño.
Beti gue amak arrautza dela 'o. Beti biali 'ta gu eskola jon gabe libre.
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:49:48 - 0:52:05 (2' 17'')
Laburpena Aierdira joan zen eskolara Aierdira Doña Juliarekin. Gaztelaniaz ikasten zuten eskolan. Neskak eta mutilak nahastuta.