Euskara batua / euskalkia

Tokian tokiko euskara

Euskaltzalea

Transkribapena

Nor Lizaso Lekuona, Koxme
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta KOXME LIZASO
Pasartea 0:28:08 - 0:32:00 (3' 52'')
Laburpena Koxme euskaltzalea da. Bada hitz bat modan jarri dena eta gaizki erabiltzen dena "dauneko", ezin eraman dezake gaizki erabiltzea. Gaur egungo euskara "kojoka" ikusten du. "Eguerdi on" eta "ilunabar on" modukoekin ezin du. Zuzentzeko joera badu.

Oiartzun eta inguruko herriak

Transkribapena

Nor Barrenetxea Retegi, Juan Mari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-140
Pasartea 1:07:46 - 1:08:38 (0' 52'')
Laburpena Oiartzun herri bat gehiago dela dio. Inguruko herrietakoek, batez ere Errenteriakoek, burla egiten zieten oiartzuarrei beren hizkeragatik.

Irunera ezkondu, Txingudi Ikastola sortu

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-109
Pasartea 0:50:19 - 0:52:06 (1' 47'')
Laburpena Irunera ezkondu zen erdaldun batekin. Bere familia oso euskalduna zen, baina beti errespetatu zuten Maria Luisaren senarra. Senarrak primeran zekien frantsesez, beraz umeak izandakoan senarrak frantsesez eta berak euskaraz egiten zieten umeei. Beren umeek gaztelaniaz kalean ikasi zuten. Irunen ez zegoen ikastolarik eta beraiek beste lagun batzuekin jarri zuten ikastola.

Basarri bertsolaria eta euskara batua

Transkribapena

Baserri aitzia izango zenun? radiyotik eguardiyan? aski garbiya zun euskaraz 'ta aski dotore esaten zittun gauzak.
'Ta nei hua gustatzen zin, batzutan aitzen nittun bestitan ez.
Miño Baserrik esan zuna, 'ta ordun, bai urte mordoskat da, ikastola jarriyik e' zenbat dia hogeita hamar urte berro
- Bai, bai holakon bat izango da
- Hoita hamar izan ingo dia
- Bai , bai
- 'Ta san zun: "- Bai oain ikastola euskara batua... "
'ta san zun:
holaxen 'ta ez , hua goun euki geldittu zin nei :
"- Uaiñ euskara batua euskara saten 'ute miño ez dute beak ere entenditzen ! "
Nola esan zun.
"-'Ta hau da nastua frantzesa euskaldun frantzesa eta batua eta..." ez dakit zer esan zun bestia " eta bea e' ez dute entenditzen! " " -Euskara garbiya ez da hau!" horra nola san zun.
Nor Mendiburu Etxeburu, Teodora
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-088
Pasartea 2:00:51 - 2:02:16 (1' 25'')
Laburpena Basarri bertsolariak irratiz euskara batuari buruz esandakoa kontatzen du.