Garizuma

Garizuman billerak itxi

Transkribapena

-Garizuma etorri 'ta geo itten zittuzten billerak itxi, leno. Geldittu itte' zien berrogei egunian. Garizuman. Zuek ez zazte goatuko?
-Ze izaten da garizuma?
-Garizuma! Oaiñ 'e izaten da garizuma!
-Ze izaten da?
-Ze izate' an! Nik ez dakit ze izaten zuten. Bakarra geldittu itten zutela. Eliza jon ber bezpereta. Izaten zen.
-Bezpereta.
-Bai.
-Eta jateko orduan 'e, Garizuman ezin da denetik jan, ez?
-Ez haragiyik ezin da jan. Eta hola, haragiyik behintzat ez. Bijiliya.
-Berrogei egunian?
-Berrogei egunian. Ostialetan bijiliya. Haragiyik ezin jan.
Nahiko bijili izaten genun urte guziyan. Ostila bakarrik, aste santun izan bazen ezer ez! Ai, bijiliya nahikua izaten zen!
-Biño jatiaz aparte, ordun billerik ez. Ze, ze, ze gehiyo gelditzen zen?
-Billerik ez 'ta eliza jon 'ta handik ate 'ta bueltan bat eman 'ta yasta. Ezer ez. Hoi gauza billerak itxi!
-A ze pena, ez?
-Bai! Jendia zea, baj! In ber duna 'o jon ber duna okerrea, berdin berdin jongo 'a e! Bai, bai.
-Bai, baiño orduan hoi ongi errespetatuko zen seguraski e!
-E?
-Ongi errespetatuko zen.
-Errespetatu? Bierko! Ixten bazittuzten ahal zenun tokira jun ber zenun. Errespetatu! Irekitzen bazuten... In berko!
Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:48:30 - 0:50:10 (1' 40'')
Laburpena Garizuman billerak itxi egiten ziren, eta elizara joan behar izaten zen festetara.Bijiliya egin ehar izaten da, ostiraletan ezin da haragirik jan.