Falangistak

Rekisak, "Movimientoa"...

Militarren presentzia

Transkribapena

-'Ta zea 'ta gerra 'ta, bueno gotu hoixe ingo zala, aitta eaman bazuten 'ta, ez?
-Bai, bai, bai. San zaittut ba gerra. Ttikiyak giñan gu biño. Bombardatu zutela itxe bat 'ta gu saten zaittut bodega sartzen giñan. Azpiyan bodegan.
-Xabaleko...
-Xabaleko azpiyan bai. Han sardoteiya zen 'ta. Han sartu 'ta tiroteuk 'ta aitzen genittun 'ta geo. Geo bueno, hemen, kalin eondu giñanin 'e.
Bueno Beinberrin eondu giñan 'ta geo nik hiru urte 'ro ez dait zembat in nittun han Goiyerriyan. 'Ta handik torri nitzanin, hemen kalia bete soldado izaten zen. Igandetan 'ta mezeta 'ta.
Militarrak bakizu hemen. Trabajadorik. Prisioneruk zin. Prisioneros de gerra, trabajadorik. Desfilik eta ben San Fernando eunin, patron de los ingenieros 'ta patron de la infanteria bazin hor.
Ikaragarrizko soldado pilla gaitzak eta dena, bueno denak! Kanta militarrak eta kanta batzuk. Hoik denak goguan ttugu.
-Biño zuek ate ber izaten zenuten?
-Ez, ez, ez.
-Ez?
-Ez, ez, ez.
-Biño haik desfilatzen zutenin herriko jendik ate ber izaten zun hairi kustea?
-Ez, ez. Ni akortzen naz gerra dembuan, umia nitzan biño, tropa nazionalak hartzen bazuten ziudade bat, Bartzelona 'o Bilbao 'o Valladolid. Ordun mitiña izaten zen plazan. Ordun bai ate ber izaten genun.
Plazan ayuntamientoko balkoitikan ez dakit zeinek hitzeitten zun, ez dakit ni ttikiya nitzan 'ta ez dakit zenek hitzeitten zun. "Ez dakit zer 'ta, Viva Franco" 'Ta eskua altxa 'ta builla 'ta. Ordun bai jende guziya txaloka 'ta. Hoi akortzen naz.
-Eta aitta ze eaman zuten, zer zen PNV-kua 'ro hola 'o beste askoi bezela ezer in gabe?
-Aitta, aitta itxian lanin ai zela eaman zuten.
Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:28:35 - 0:30:20 (1' 45'')
Laburpena Xabier ttikia zen garai hartan, baina gogoan du gerra eta ondorena: kale bete soldadu egoten zen. 'Trabajadore' pila bat zeuden; 'trabajadoreak' deitzen zieten, baina gerrako presoak ziren. Desfileak egiten zituzten militarrek. Gerran bertan, tropa nazionalak estatuko hiri bat hartzen zuen bakoitzean, mitina izaten zen plazan, eta herritarrak derrigortuta zeuden bertara joatera.