-Amona 'ta attona zuekin bizi zian?
-E?
-Amona 'ta attona zuekin bizi?
-Attona, amona bai. Attonik ez nun izautu. Amona bai. Amona xar bat.
Hola oker-oker iña zen bizkar-hezurretikan. Amona xar bat, laroeita zortzi urtekin hil zen. Hua eta hamahiru ume, amai geldittu zizkan. Atta, gizona hil zenian.
A ze kuadrilla e! A ze kuadrilla geldittu zitzaiyon!
-'Ta itxian entretenimendurako 'ta? Telebisiyuik ez zen izango ba!
-Telebista? Ez, ez han ez zen! Dembatin ez zen telebistaikan.
-Lanaz aparte kontu zarrik 'o? Kantak 'o bertsuk 'o?
-Amona zarrak kontatzen zizkiun zea batzuek. Arto zuitzea, artua itxea eaman, artaburuak 'ta geo haik zuitzen ai zela kuadrilla hola bueltan jarri 'ta amona zarrak kontatzen zizkiun.
Aztu 're iñak gea ze kontatzen ziun biño han aitzen zen hua. Amona xarra. Laroeita zortzi urtekin.
-'Ta ze kontu kontatzen zizkizuen gutxi gora bera? Hola pasadizuk 'o?
-Ba pasadizuak! Kanta batzuk 'eo zeozer kantatzen zittun 'ta pasadizuak harrek.
-'Ta kanta haitakuk 'ta ikasi zenittuen?
-Keba...
-Markesaren alaba 'ta holakuk eta.
-A! Hua! Hua 'ta geo beste kanta bat zer zun. Bazun. Aztuak dauzkit denak, biño bazittun.
'Ta hua jotia gustatzen ziun, harrek kontuak esaten ziun. Artua zuitzeko denak koadrillan jarri hola bueltan 'ta holaxe.