Zaharragoei, zuka

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:07:15 - 0:09:15 (2' 00'')
Laburpena Edadeak markatzen du nori egin hika eta nori zuka. Zaharragoari errespetuarengatik zuka egiten zaio. Neskek gutxiago dakite hika mutilek baino. Hika.

Transkribapena

- Edurnek bain be edadia miño nei hika atetzen zin nei.
- Nei Edurnei ez, nei Edurnei zuka.
- Beitu.
- Nik bai. 'Ta Maittere Juanenekui 're bai. 'Ta (Anitai) enkanbio hika igual.
- Nik 'e (Anitakin) 'ta hika.
- Pues ez zekiñet neska, oaintxe duda... nik behinpin hika, a toda...
- Miño ya edade... edadik markatzen din.
- Hoixe hala itten dula. Hombre! Hala itten du e!
- Edadik bai.
- Eakutsi 're hoi itten da ez? Zarragui ezin dela hika in 'ta...
- Errespetua bezela.
- Hoi da.
- Miño oaiñ gertatzen dena da, neska gaztiak nola ez dakiten askotan hika itten, nahiz 'ta auzokuk izan, zuka itten yozu.
- Bai.
- 'Ta nik 'e ustez zuen Nereai zuka ingo zionat. E' nan konturatzen oaiñ, miño seguraski bai. Igual bai.
- Nik 'e bai e.
- Miño zuen Arrietek, eta guriak 'e hala ingo zion zuenai...
- Bai hika, hoik hika.
- Joxe Manulei, ui, Carlosei hika itten zion zuen Arrietek.
- Bai, hoi saten ñet ba.
- Eta guriak 'e seuraski hala ingo zion.
- Bai. Eta zeak 'e bai, Arrietek attai 're hika hitz eitten zion.
- Gue Iñakik 'e, askotan soltatzen zion attai hika. Nereak ez, miño Iñakik bai. Eta anai-arrebak berriz, saten ñet: "Hara...".
- 'Ta zeak, Arrietek, osabai 'ta hika, 'ta sate: "Ze kristo? Ez al dakik hoik zaharraguk dila" 'ta "Nei hika ateratzen nau" 'ta geo neska gaztiakin zuka. Ez dakite 'ta hika. Ez dakit horrena den 'o...
- Arrazoi dun: gue Iñakik ze itten du Joxe Ramonekin? 'O gue osaba-izebakin?
- Zuka?
- Hika, hika.
- Guriak 'e bai. Izebakin ez. Miño Valentiñekin dena.
- 'Ta gaiñea dena euskaraz, a todo meter. Ez pentsatu, hitz bat kastillanoz 'ta... haik denak hika.
- Ez zioten atetzen hitzikan geo gazteleraz.
- Hika. Hika 'ta euskeraz... bueno, klaro, hika euskeraz dun. Miño be osabakin 'de hala dun, gue Iñaki. Gaiñekun gue Lorena 'ta hoik ez.
- Ez, neska gaztiak...
- Neskak ttun, neskak; más raras. Somos raras.
- Galdun in dun.
- Ohittura da, ohittura da.
- Ohittura, hoi da.