Nor | Sagardia Olano, Maitxo |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-031 |
Pasartea | 0:38:40 - 0:39:50 (1' 10'') |
Laburpena | Maitxoren izebak enkargu pila gaitza hartzen zuen josteko, eta gero ezin iritsirik aritzen zen. Goizaldera arte josten aritzen zen, eta baita jaiegunetan ere. Ollokinen bi ahizpa aritzen ziren josten. |
Transkribapena
- ... nahiz eskolan ibili beti pixka bat, 'ta geo geyo. Goizaldea ate 'ta hortxe aitzen giñan, !ay! qué rabia josten goizalde arte 'ta aittu! Eguerri jaiak etorri, Xanistebanak etorri 'ta gure izeba? Bazkaltzeko 're astiyik gabe "Bai, bazkal... arratsaldeko... zea bezpeta 'ro ez dakit noa joteko
'ta" aindu arropa josiko dula 'ta oi... ezertako 're graziyik gabetanikan zea... Xanistebanak? Patxara errin bazkaldu 'ta lasai arrayo... keba! Muturka sartu zerbatte jateko 'ta korri berriz 'e arropak bukatzea arratsaldin norbattei aindua "Bai holoko ordutako..."
eramango ziyola bere trajia 'ro soiña 'ro zelakua. Bo! ¡Qué miseria!
- Bat 'e disfrutatu ez. Ez jakin disfrutatzen.
- Haiek hola oittu zien 'ta berak disfrutatu ingo zuten, miño beti lanpian? Bo!
- Bat 'e disfrutatu ez. Ez jakin disfrutatzen.
- Haiek hola oittu zien 'ta berak disfrutatu ingo zuten, miño beti lanpian? Bo!
- 'Ta zer zin? Izeba bat miño geyo al zin ba josten aitzen zinak?
- Bestia zen izeban ahizpa; soltera. Beakin bizi zen.
- Bestia zen izeban ahizpa; soltera. Beakin bizi zen.