zea

Kategoria gramatikala: 
Makulu-hitz
Batuan: 
Zera...
Esanahia: 
Oiartzunen asko erabiltzen den hitza. Egoera ezberdinetan erabiltzen bada ere, ia beti, momentuan erreferentzia egin nahi diogun haren izena gogoan ez dugunetan erabiltzen da. Eta baita makulu-hitz modura ere. Egoera ezberdinetan erabiltzen denez, modu askotara deklinatzen da: zea, zeako, zeakin, zeatikan, zeatako, zean...
Gazteleraz: 
Esto...
IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- A...!
- 'Ta kioskua in zenin, Manuelek in zun utzi soiñua jotzia, 'ta kiosku hartan itten zuten zea haik, Donostikuk zin, ez dakit, ya... Goun euki 'ttut urte askuan, biño bu! Hombeste urte!
Egimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusi'Ta gue Santosek ze in zun, kampun txabola bat zen, ojeletakin iña, galipotan katxarrun zeakin 'ta iña ,'ta hara hara iñola ez zela urik azalduko, ez baizuten behiñ 'e kusiyik, 'ta amak san ziyon: " horreaiño baita pasa 're!" "Bai zea! Egimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusi- Ez, umia izandua zun orduko!
- Hara! Bueno gutxinin!
- Gutxinin hoixe! Zea, bueltaka, bueltaka zebillela soka... Zeak... Este...
Egimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusiZeatikan abixua, e... Errentiyan sarrera nola da hor?
- Gabierrota?
- Gabierrota 'ro nombatte hortik abiso bat, behi bat bazola han,
Egimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusi- Esan niyon nola in zin, 'ta aleiya, ze patu ber niyon. 'Ta patuko niyola! Nik zeangatik in nula, usaiya, izerdi usaiya kentze... Kenduta itxiya zola ustez hola biñon, holakin biño, nombatte ixkiñan bat harrapatu zula, 'ta... Nola txikittu zin zerriyak. Egimendia Aranburu, Korneli
Aipamena ikusi- Ordun... Sei 'o zazpi urte 'o hola hasitzen zin eskolan jenealin. Beste batzuk, berriz, gurasuk zea xamarrak baldin bazin, beranduo igual 'ta. Umik auro hartu ber baitu! Bai.
- 'Ta zembat urte arte?
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusiBai, elkarri gaizkik itteko zeik ez, keba!
- Elkarreik launtzeko, gaiña!
- Bai, bai, bai, bai. Asko. Asko laundu guk elkarrei. Oan batez.
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi- Ez, soltera zen. Ez, ez, zeai, karrikako, oi Errotako mutikuri.
- A! A...!
- Beakin eskolan zebillen, itxea jon 'ta berriz 'e. Bai, geo oso listuk ate zin, e!
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Aipamena ikusi'Ta han bai 'men da ongi beitu ezkio, gizona be zaman fiura. Ni beira beira ion izandu naz, e! 'Ta bada holako zea bat, dibujo bat.
- Halako traza.
Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa