Gramola

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:28:26 - 0:30:09 (1' 43'')
Laburpena Tolaren gramola zegoen. Errenteriatik ekarri zuten eta oso polita zen. Berak askotan jartzen zuen. Kontuz jarri behar zen.

Transkribapena

-Gramola bazen aski ederra 'ta oan bertan 'e bertakua.
-Hoi izango zen ordun.
-Bai.
-(...) jartzen zula 'o.
-Aski polittak bazittun zeak bai!
-'Ta zeiñek jartzen zun? Zeiñek?
-Zeiñek jartzen zun hua?
-Nik bai! Nik 'e bai!
-Bai?
-Biño kontuz jarri ber zen. Zuk kusi 'zandu al zu ba hoi?
-Izango zen zea bezela reproduktore, gaur esaten dugun estiloa...
-Bai, (...). Geo hola, kompaziyo batea hola raiyakin, biño juntu hola 'ta haitan jarri ber zen. 'Ta (...) Nik 'e.
-'Ta non eoten zen?
-'Ta zuk non, jartzen noiz jartzen zenun hua?
-Nola jartzen nun?
-Non, noiz?
-Noiz?
-Bai.
-Ber zenin jarriko zuten, gogua zutena aitzeko gogua zutenin. Aski politt, gauz asko jartzen zuten plaka haitan. Joe, zea! Hoixe!
-Biño ze itten zun jendik eskatu? Jendik eskatzen al zun ba?
-Zeiñek?
-Jendik eskatzen al zu?
-Ba! Jendik eskatuko zun 'o gogua nuna jarri. Gogua nuna jarri. 'Ta hoi zen Errentiyan Aduritz 'o ez dakit zein zen, kafia, kafia saltzen zuna zen.
(...) bintzat Errentikua zen. 'Ta haik in zuten, ez dait eosi in zuten hoik 'o man in ziyoten. Komedore osua, inteintzen al zu? Komedore oso-osua, dena silla, hango zea dena.
Haik hartua izango zuten, 'ta hoi 're han tokatu. Samurra da jartzen hoi. Miño kontu haundiya ber jostorratza bezelako orratzak bai baittu. 'Ta haik raiyatik raiyara jarri ber.
Aski politta bai. Oan ikusten dut telebisiyutan 'ta tarteka, kusten dut. Jesus! Hoixen. Oso politta.