Maizterren urteko errenta

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:14:39 - 0:15:45 (1' 06'')
Laburpena Zabalatar bizkondaren administratzailea urtero etortzen zen Kaxkaxuri tabernara baserritar maizterren errenta kobratzera. Maizterrek, errentaz gain, oilasko, kapoi eta etxeko onena eman behar izaten zioten jabeari. Jabeak, trukean, bakailaoa: garai hartan 'el jamon de los pobres' deitzen zena.

Transkribapena

-'Ta hoik ze itten zin beak ez, norbaitte bialko zuten errenta 'ta kobratzea? Ze tortzen zin zeak?
-Administradoria. Administradoria tortzen zen, Oiyartzuna tortzen zen Joxixonea. 'Ta jendia joten zen horrea patzea.
-Kapoiyakin 'ta?
-Bai, ni ez naz akortzen, nik jendia ez nun kusten karo. Bioñ bai bai, ordun holaxe ohittura kapoiyak eta. 'Ta beak ordaiña zea el jamon de los pobres, bakaillua.
Bai, biño gaur ez da zea e! Gaur bakaillua garestiya da e! Bakaillua!
-Bai, biño.
-Biño ordun bakaillua zea zen lo mas tirau.
-Bai.
-Bai, lo mas tirau. Ordun bakaillua zea, itxeako. Beak urdaizpiko, zea bueno, oillaskoik 'ta kapoiyik errenak eaman 'ta bai.
-Errenta kobratu 'ta hoi urtian behiñ 'o itten zen?
-Urtian behin, Santo Tomas egunin.
Hoi ya galdu dia ohittura hoik, ya galdu dia hoik. Bai, bai.
-Santo Tomas Donostiyan horrengatik mantentzen da.
-Bai, bai, bai. Halako. Hoi da, hoi da, hoi da.
-Hara joten zilako maixterrak.
-Handikan, handik datorren zea da hoi. Muga.