Tiroak bai galanki: pakun!

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-075
Pasartea 0:31:30 - 0:34:50 (3' 20'')
Laburpena Ozentzio mendian soldadu "normalak" eta Arraskularren erreketeak egon ziren. Amak oiloak prestatzen zituen soldaduentzat. Ezin zen kanpoan egon; azkar egiten zuten tiro. Gauean meazuloetan gordetzen ziren. "Tirua bai galanki; pakun!".

Transkribapena

- (...) batea 'ta bestik bestea!
- Bai. 'Ta gerran hoi gotzen za!
- E?
- Gerran hoi gotzen za! Kamposantu 'ro deitzen yoten hortako tiruk!
- Bai.
- Gaiñekun soldauk eta eondu zin Altzatxikin 'ta eondu zin?
- Soldauak hemen, goiko mendiy hontan.
- A! Zean Beinzarren? Ez
- Ez. Hau zea...
- Nola da mendiy hoi?
- Ozentziyo mendiya saten 'yogu honei. Aurreko frenteku hoiy.
- A, karo, aldi hontakua.
- Bistaku hoi.
- Oaiñ ierri 'yot nongua den, bai.
- Hoi. 'Ta hemen bestiak Arraskularren. Gurutzia nola do?
Hemen reketik eondu zin 'ta hor beste... Nola saten 'yote? Hor zea soldao normalak eondu zin. 'Ta ni muti kozkorra jaitan igual ibiltzen nitzan hoin tartin 'ta.
- Republikanuk 'o zin hor?
- Ez.
- Soldao normalak.
- Soldao normalak, zeak, Francon aldekuk 'o...
- A!
- Hoitakuk. Hemen eondu zin. Hemen bazin soldauak... Hemen ibiltzen zian 'ta ordun oillua ikaarri zen hemen. Baserri bakotxin eoten zen etxetik kampo igual oillotokiya.
Mendiyan barrena oilluak eta gue amangana soldao batzuk tortzen zin oillukin. Oillukin. 'Ta gaba oilluak jarri erreta, tripotxak eta tripak eta denak sartu barrenian, rellenatuta 'ta soldao batzuk gizajuak zea, tortzen zin 'ta benga oilluak man 'ta oilluak man!
Soldauk ze ingo zuten ba! Jartzen ziyen 'ta handik eun batzuta berriz 'e igual tortzen zin. 'Ta eun batin ez dakit bi oillo 'ro jartzen ai zela gue ama oandik ongi erre gabiak eta zea 'ta soldaduak hor torri dia korrika!
Martxa hemendikan eaman in ber zittuztela beste nomattea 'ta... "Oandikan prepatu..." Igual dela, beri hala benikan sartu zakuan 'ta nola eaman zittuztela akortzen naz. Bai, ordun hemen, gerra demboa ibilli zen... Gue attaiy han goitik tirua tirata teillatuan ertza jo ziyoten.
Eskailletan kampun ez zenun eseita eoteikan ordun, e hemen! Eskaillera zittun horrea, itxi honek leno garaiy haitan 'ta eskaillera haundi batzuk, entrada haundi batekin 'ta hor euzkiya hartzen da! Tirua! Bala teillatura jo 'ta teilla puska haundi bat bota ziyoten. 'Ta barrena denak!
- Ostra! Abixua!
- Abixua. 'Ta hola gerra demboran... Geo gerra dembora hartan gaiña, gu oandikan han bizi giñan 'ta gerra demboran handikan alde in 'ta honea torri giñan atta 'ta ama.
Ni Altztxikin nola 'ta beste anaiya hemen 'ta atta 'ta ama San Markon barrena guegana honea. Gu zea, gerra hasi zula 'ta... Geo hoiyek gabian joten zian hor mendira 'o mina zolua bada hor, mina zolo asko do hemen.
- Non hoiy?
- Mina zoluak. Minan zoluak.