Txirrita, Uztapide eta Lazkao txikiren bertso kantatuak

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:51:05 - 0:53:30 (2' 25'')
Laburpena

Hiru bertso kantatu dizkigu Joxemarik. Lehenengoa, Txirritari txapelketan puntua emanda erantzundakoarekin. Bigarrena, Uztapideri Eibarren puntua emanda erantzundakoarekin, eta, hirugarrena, Lazkao txikiri Ergoienen lau puntuak eman eta botatakoa: zakurra, kizkurra, muturra eta lapurra. Lazkao txiki imitatuz bota du bertsoa.

Transkribapena

-Hor zeak puntuak hola jarri 'ta botatakuak.
-Attona (...) asko esaten zizuten ba.
-Zeai 're, bueno Txirritak eta hoik. Txirrita en el año treinta y seis 'o, treinta y cincon 'o treinta y seis 'o
kampeonatuan jarri, puntua bota 'ta jarri 'ta botatatzeko bertsuk eta:
Zer egiten dezu hor lagun zahar Txirrita?
lasai hementxen nago patxaran jarrita
lehen ere badakigu alkarren berri 'ta
ez det iñoren beldurrik honera etorrita.
Geo Uztapidei zean, Eibarren eskopetak itten dina 'ta:
Eibarren egiten da eskopeta fiña
neronek ere bazaukat hementxen egiña
lehendikan ere edorrek daukak hau jakiña
oker tirata ere botatzen dakiña
-Biño asko, bueno...
-Zeari Lazkao Txiki difuntuai uste 'ut Ergoiñek jarritako puntua igual izango. Puntua ez. lau bukaiyerak eman eta bertsua osatu zortziko ttikiyan.
Eta eman ziyoten: zakurra, kizkurra, muturra 'ta lapurra. Oaiñ hor do meritua beak nola kantatzen zun zea hartan. Nik leheno bastante ongi itten nun, biño oan ez.
Etxian bazadokat galanta zakurra
isatsa kenduakin 'ta illia kizkurra
zabaltzen duenian aba edo muturra
laister ihesi juaten dek hango lapurra.
Holako boz raro...
Atarikoan noiz: 
Asteartea, Apirila 3, 2018