Txertaketa

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-069
Pasartea 0:01:20 - 0:02:50 (1' 30'')
Laburpena Sagarrondo batzuek besteek baino sagar gehiago ematen dute. Txertaketa: sagarrondo onenarekin ahal bada. Txabiarekin txertatzen zen, baina orain hazitik ateratako landarea sartzen da: urte gutxitan ematen du, baina azkar hasten da ematen.

Transkribapena

- Saarra? segun zeñek gehina maten dun arbolak, hortan e' bai baido.
Batik bestea ikaarrizko difentziya do. Batzuk arron alperrak zaten dia, gutxi mateunte.Bestik berriz betiak.
- Saar klasi bea?
- Bai bea, bea.
- Aa.Eta zuek txertatu 'ta dena ingo zenuten zuek zuenai?
- Bai leno bai.
- Zuk bakizu txertatzen?
- Bai.
- Bai.Eta zekin, hoi nola izaten da?
- Hoi? Zeorrek nahi zunakin! Hobena, al bada hobena 'ta gehina maten duna. Hoi ibiltzen genun guk ordun. Konpreitzen?
'Ta oañ e' bai. Oañ e' hala ibilko'a.
- Miño saarra saarrakin beti txertatzen da?
- Bai, bai.
Beno xabiyakin aitzen dia sasiko zea hobena sateute. Miño oan tortzen dena saarran haziyakin landaria. Urte gutxin mateu miño seittun hasten da maten.
Igual hiru lau urteko. Bai, hiru bat urteko ya battu a(d)ar errak. Saarran hazikin.
Horrek zeatu, gutxiyo aguntau zeak, saar beak, auruo galtzen da.
-Miño auruo maten du
- Auruo hasten da maten.