Gerra garaiak

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:52:55 - 0:55:55 (3' 00'')
Laburpena Inaxi justuan atera zen bizirik gerran. Arropak zabaltzen ari zela, Munuanditik tiro egin zioten. Zentimetro batzuengatik libratu zen. Soldaduek baserritik dena eramaten zuten. Ezin zen ezer esan. Udaletxean entregatu ere egin behar izaten zen, eta, etxean, goseak. Manuelen etxetik 16 oilasko eraman zituzten. Hainbeste lan eta penarekin, beharko igandeetan dibertitu.

Transkribapena

- 'Ta iñork ez zun kasoik itten. Lohiya, lohiya 'ta lohiya.
- 'Ta gerra gotzen zazte torri zenin?
- Gerra? Ni juxtu-juxtu biziik ateria naz Zamon. Juxtu juxtu juxtu biziik. 'Ta egiya sango zattut gaiña, Munaundi bakizu non dagon? Beno, 'ta ni Zamoan bakoiyin arropa zabaltzen ai nitzan, biño nik ez nun pentsatu 're gauz hoitako, ezta gutxiyoik 'e! Pensatu! 'Ta nik izango nittun hamabost, hamasei bat urte...
- Ez, ez, ez, ez, ez. Ez, ez, ez, ez. Zea! Nik hamairu urte nittun 'ta! Zuk aber ze izango zenittun!
- Bai, bai, beintinuebekua baza...
- Beno pes, hara ba, hara!
- Treintaiseisen torri zen.
- Balkoiya holaxen zon, balkoiya holaxen, sala hemen genun, balkoiya holaxen 'ta Munaundi horren pare-parin goiyan, urruti, e! Urruti! Ni inoxentemente, ordun edadi hoik baldin banittun beitu, arropa zabaltzen balkoiyin arropa zabaltzen.
- Bai, bai. Ui, pentsa 'zazu ba treintaiseisen zen gerra!
- Numbatt haik ze in zuten? Katalejukin handik ikusi nei arropa zabaltzen 'ta baita titzen naute tirua! Ordun genittun arropa zabalak zea, kamixeta zabal batzuk eta ezer ez, etxian ibiltzeko como unos gitanos ibiltzen giñan gu.
'Ta nomatte handikan ikusi 'ta titu ziaten 'ta kamisatua zulatu, pareta zulatu 'ta attona difuntun kuartoa bala! 'Ta ni juxtu hemengo tokiyan, hemen harrapatu izan bazin 'o hemen, akatu 'ta (kristo).
- Bai, bai.
- Geo ze paretatan (...)
- Bai, bai, pareta zulatuta attonan kuartoa sartu zen.
- (...)
- Bai, pareta miak izaten zin haik, ez holako zeak ez, miak 'ta zulatu 'ta attonan kuartoa pasa zen. Nomatte in ziaten katalejukin ikusi arropa zabaltzen ai nitzala, 'ta titu 'ta harrapatu juxtu,
besua harrapatu, arropa, besua ez, arropa. Bai. 'Ta ni milagroz salbatua naz Zamoan. Milagroz gaiña.
- Bai. Hoixe milagrua.
- Bai, bai, bai. Milagroz.
- Gaiña haiñ urrutitikan nahikua zunun pixka 't muitzia.
- 'Ta geo itten zien... Ze saten ziyoten, gerrilleruk 'o ze kristo zien? Zamoan, beste bizitzan maistra bizi zen tokiyan, hor zean mutil zar bat, maistran osaba mutil zar bat,'ta iukitzen zittun konejuak 'ta oilluka eta hola 'ta tortzen zin horrea 'ta itten zittuzten oilluak eta histori guziyak
denak harrapatzen zittuztenak eaman. 'Ta zu hasten baziñan uzteko uzteko esanez, paretan onduan bi eskuak zabalduta jarri 'ta dena eamaten utzi ber zeniyon, bestela ahí tenías la muerte. Hantxe. Hantxe.
- Gue amai eman zizkaten hamasei oillasko. Ya jaten hasteko moukuk. (...) Kilo pare bat 'o.
- Bai, bai.
- Biño ez zen deuse sateik.
- Karo. Ez, ez, bestela...
- Artua 'ta baarruna 're itten zen 'ta gue amak itxian umiak gosiak 'ta ez dakit zembat kilo... Ordun bakotxetik zembat kilo eaman ber zen ayuntamentura. 'Ta gu gosiak itxian!
- Hoi erra zen, e?
- Bai. 'Ta oaiñ jendia kejatu itten gea. Guk kusi 'ttugu, guk petrillak! Guk kusi 'ttugu petrillak, guk! Guk kusi 'ttugu! Biño, pasatu zin denak eta tira! Biño... Bizimodu tristia! Tristia.
'Ta geo ordun nola ez za ba dibertittuko! Mekallolamar! Aste guziya pasatu lanin 'ta ez dakit ze iñ 'ta bakit ze iñ 'ta zea, zortziyan behiñ billera 'ta... Billera joten utzi ber ez! Ostras! Penak aztutzea.
- Ordun...