Etorkinak eta euskaldunak

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:26:30 - 0:28:00 (1' 30'')
Laburpena Bertako jende asko ari zen paper fabrikan, baina kanpoko jendea hasi zen gerora. Nagusiak erdaraz aritzen ziren, baina, behar-beharrean, euskaraz ere egiten zuten. Don Ignacio Iurrita zen nagusia; Andrexenean apopilo egoten zen. Eskuaraz. Kaixo motel.

Transkribapena

- 'Ta geo Oiyartzungo jende pilla erra bai, biño kampotik etorriyak 'e izango zin?
- Bai, bai. Bazin.
- Kastillanuk eta!
- Bai, bai. Kastillanuk 'e bazin, kampotik torriyak. Bai, banaka batzuk bai. Biño eskualdun... Gue dembuan euskaldun jendia gehiyo zen. Biño gaur, gaur, zea, kastillanua, bueno...! Ez do ba!
- Biño zuek 'e kastillanoz han ikasiko zenuten!
- Bai, bai. Zerbatte ikasi ber! Zerbatt!
- 'Ta nausiyak 'ta nonguk zin?
- Nausiya berez, ez dakit nongua zen, biño harrei erdaraz aitzen zen guekin, karo, gui iakusteko 're hoa komeni zaiyo, biño ber berrian eskuaraz 'e itten zun, biño oso gutxi, e! Oso gutxi! Bai. Don Ignacio Yurrita. Euskaldunan apellidua zun.
- Biño ez dakizu...
- Don Ignacio! Mutill zarra zen. Andresenin eoten zen apopilo 'ro zea eoten zen. Jan 'ta ean han in, 'ta lo 're bai 'ta.(...) Kaixo mote!
- Len apopilua asko!
- Asko, asko.