Lan bikoitza

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:18:20 - 0:19:10 (0' 50'')
Laburpena Garai bateko amonek lana erruz egin behar izaten zuten etxeko lanak egiteko. Taloak egiteko bakarrik: aurretik ura ekarri, egurra garraiatu, beheko sua piztu...

Transkribapena

- Dembo 'atin, pentsa 'zazu, pentsa 'zazu lana zer zen! Gaurko suan lanin aitzia ez da ezer 'e, butano dela (...). Dembo batin su bajua, sua pistu, talua erretzen ze lanak! Dembo 'ateko amonak ze lanak itten zittuzten!
- Bai, hortako bakarrikan!
- Hortako bakarrik.
- Geo 're segun arropakin 'ta...
- 'Ta dena.
- Dena, dena.
- Erruz! Lana erruz. Dembo 'ateko... Gaur aiña arropa ez zen, biño...
- Bai, biño igual du.
- Biño garbi ibiltzeko...
- Biño arropa zikiñaua iongo zen.
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai.
- Zikindu 're gehiyo.
- Zikindu gehiyo.
- Karo oaiñ garbittu itten dia, biño...
- Oaiñ arropa berriya itten bazu igandeko 'ro ongi altxa, e? Biño ez gaur... Gaur eosi 'ta bihar 'e igual jon harrekin lanea 'ro zeara 'o... 'Ta gaur eun...
- Len traje bat, ez?
- Trajik. Trajik, nik oaiñ 'e...