Baserrirako

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:21:10 - 0:22:00 (0' 50'')
Laburpena Enrike gelditzen zen Borrondin. Baserrian, aziendarekin gehiena aritzen zena gelditzen zen ia gehienetan. Inori galdetu gabe bidea hartzen joaten zen.

Transkribapena

- Ni, bai, ni hemen geldittu baserriyan.
- Biño zarrena ziñan? Ez.
- Ni laugarrena.
- Laugarrena.
- Seniditan laugarrena.
- 'Ta hoi nola itten da? Zeiñ geldittu baserriyan 'ta hoi?
- Jenealin baserriyan gelditzen zen semia, ez? Jenealin toki gehinatan. 'O apiziyo gehixkuna duna 'ro, aziendatako 'ro, ez dakit ba! Bat 'e zeik gabe, iñoi galdezka ai gabe zeatzen 'zu, biria hartzen 'zu 'ro iertzen 'zu 'ro... Gue anaiyak, beste bi anaiy 'ttut nik. Bat Irunen 'ta bestia
Hondarraiyan bizitzen dia. Haik sekula ez zuten aziendakin 'ta ezertako gogoik. 'Ta geo nik herrerun lana itten nun 'ta dembo gehixio nun baserriyan aitzeko 're 'ta ze nahi 'zu ba! Hara! Ezerren zeaik gabe, holaxe. Hola dia gauzak. bai. Arrebak 'e neskame eonduak...