Erreka, muga

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-057
Pasartea 0:08:40 - 0:11:10 (2' 30'')
Laburpena Maitxoren jaiotetxea, Zabale, Ergoienen dago, eta Enrikerena, Borrondi, Karrikan. Baina eskritura zaharretan Borrondi Ergoienen sartzen zela aipatu digute. Karrikako errekak.

Transkribapena

- Eskritura zarratan uste 'ut Borondi 're Ergoin jartzen dela.
- Hala...
- Istoiya bado.
- Bai, e?
- Bai. Hoiy dembo batin itten baizuten erreka nola zen, errekan aiyekako zeak. Ni hoiy aittuta no. Hoi... Auxkene 'ta hok denak Ergoin, lendaiziko zeatan hola. 'Ta erreka ttikiya da, hemen ez do zea.
- Ze erraka da hau? Hau da geo zeara, Artasoa atetzen dena? Elkartea?
- Biasoko horta.
- Biasoko horta.
- Soziedade horta atetzen da bai.
- Soziedadeku horta bai.
- 'Ta nola 'u izena errekak? 'O nola deitzen 'yozute?
- Askok saten 'ute Borondi erreka.
- Borondi erreka.
- 'Ta guk, berriz (...)
- 'Ta uste 'ut... Ez al zun zeak, (Nuiñizek) hala saten, Borrondi erreka zela. Nombatte erreka harrapatua zun 'ta "Borrondi erreka duk, e!" Batei san ziyon, behintzat.
- 'Ta zuek nola saten 'yozute?
- Nuiñez, kaleko...
- Bai. 'Ta zuk nola san 'zu saten 'yozutela errekaiy?
- Borrondi erreka.
- Borondi erreka. Guk 'e askotan Arbuko erreka 'ta hola aitzen ga.
- Arburutik heldu...
- Arburu bertxio.
- Bai.
- Hola. Hau (Solatxipeko) bordatik gooxio jaiyotzen da erreka hau.
- A! Handik heldu dena da, e?
- Geo Solatxipeko itturriya 're badu harrek eta denak (honea) biltzen dia. Bai, biño ttikiya da, erreka ttikiya. Gaur bastante haundiyo heldu da, bai. Ebiy asko bota 'u 'ta!
- Bai. Gehiyo haundittu izan izango da? Asko itten al da? Atetzen al da?
- Ez, ikaraarri ez.
- Hemen ez. Hemen ez da zeatzen. Oan, Karrikan bai, e! Karrikan atetzen da.
- Karrikan tokatu ga bai, bastante ateria 'ta zea. Oaiñ zuiya lengo xarra hor do 'ta horrek juxtu-juxtun biltzen du hoiy, e!
- Bai, e?
- Beste berriyan aixa pasatzen da, biño... Bai.
- Eta geo handik Frailen zeatik 'ta beste bat torko 'a, ez?
- Bai, bestia.
- Ttiki bat. Hau biño 're ttikiyua oaiñikan hua.
- Ze itten du honekin bat hantxe? Biason bertan?
- Ez. Biño goitik heldu dena, zea Zorrolatik?
- Beno, Zorrolatik hoi da (...)
- Bai, biño, Zorrolatik heldu dena haundiya da e! Hoiy erreka haundiya da.
- Zeaz pasatzen dena, soziedadeku horta pasatzen dena.
- Bai, hor Biasuku hortan ingo 'ute bat, ez?
- Bai, bai, hor itten 'ute biyek bat.
- Bai, Biasotik beroxio.
- Beroxio, hoi da.
- Bai.