Alargun

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:42:00 - 0:43:40 (1' 40'')
Laburpena Koinatuak etxea aurkitu zion alargundu zenean. Baserri hartan ez zegoen ez ur indarrik ez argirik. Seme bat minez jarri zen. Koinatuak asko lagundu zion.

Transkribapena

- Ze saten ai nitzan?
- Kuñauk... zea biali in zizutela...
- Bai, kuñauak bazun itxe zar bat, Lataborda oaiñ 'e han do.
Hura zakan behiyakin 'ta hola, hutsa zon 'ta. Eta bera zentralin bizi zen.
- Makinetxin.
- Makinetxin. Eta harek esan zin... Lenbizi billatu genun etxia Xatur bizi zena hortan,
miño ez dakit itxeko (zerbait zango zela) geo ukatu, in ziuten etxia. Zulukoerrotakua zen, hori, itxi hori. Zen, bizitza hori. Eta geo ordun kuñauk san zin: "Torri, arreglatuko ga, torri zeara baserriya horta 'ta...". Gue umik miñez jarri ttunen baserriya hartan.
Klaro, geo han zentralin dena genun: argiya, ura itxea... dena zen zentralin, eta horrea torri 'ta hor ez urik eta ez argiyik eta deusez. Miñez jarri zin. Ne Felipek... eondu zen urte 'ta geyotan una lesión en corazón egin ziyon disgostukin eta penakin. Erki kosta zen hori, bai, gue Felipe bai.
'Ta hola. Geo behintzat hor ongi: potajia bazun ne koñaduk, illarra itten zun, baserriya baizun. Eta hua, gu haren amparun ongi eta hua 're gue amparun ongi. Hala saten zin ne koñaduk Portuberrikuk:
"Zuek 'e ongi izango zazte, miño zuekin 'e erki bizi da Inuzentzio" 'ta "Bai, guk ahaleiñak itten ttugu bera ongi izatetik". 'Ta geo...