Etxeko janaria, tropentzat

Nor Pagadizabal Artola, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-049
Pasartea 0:17:00 - 0:19:30 (2' 30'')
Laburpena Gerra garaian, soldaduak etxez etxe ibiltzen ziren tropentzako janaria biltzen. Txarondokoei txekorra eramanarazi zieten hiltegira. Baleak egiten zituzten, baina gero ez zuten ordaintzen.

Transkribapena

-(...) "Hemen hauxe ziok jateko mokua!" Mihatxu bat, bi behi 'ta mihatxu bat. 'Ta: "Hau bihar goizin zortzitako mataderoa eaman!" 'Ta martxa ateta! Soldadun ayuntii(ayudante) horrek, armakin, gortzen bazen...
Hiltzeko kapaz zen hua!
-Bai e! Itten zun e?
-Goizin lotu mehatxua 'ta behiñ 'e sokatu gabia leheno, librin ibiltzen zena behiyakin 'ta
Zembat aldiz be burua bota zun Oiyartzunea bittartin... Gue attak haik izerdiyak! 'Ta eroitzen zenin nik atzetik zotzan batekin 'o zarbazta batekin 'o zartakua 'man 'ta berriz altxazi 'ta.
Oango biria izan ezkio, ez zen deus hua eamatia!
-Biño.
-Biri haitan! Bueno, bueno. Arrueneko (...) hua ber zuna, Mielmoko saten ziyotena.
Karnizerua. Elizegi, oango hoin atta zarra. Gizon motx bat zen. Arrueneko ondoa torriya, kejatuta. Zortzitako eamateko 'ta hamarrak izango zin gu ailletu giñaneko. 'Ta: "Beandu heldu zazte!"
"Ahal dugunin heldu ga, ahal dugunin!" Gue attak ez zun ordun arropin iñun 'e lehor tanta bat. Izerditan iña dena. Ni biño sasoi hobia zakan 'ta! (...) zen.
Alletu genun mataeira 'ta harrek hill berra izaki. Gizon harrek hill berra. Hil zun 'ta balia. Pisatu zuten, hil 'ta larrutu arte han eondu giñan, pisatu zuten 'ta berrpeita hiru arralde.
Doscientas quinze. Balia. Han bazon soldao bat balia itten. 'Ta aiba balia 'ta deitzen zattuztenin torko zazte kobratzea. Oandik ez ga azaldu, kobratzen. Ezta kasoik e! Ezta kasoik e! Geo hurrengo eun batin...