Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-047 |
Pasartea | 0:15:00 - 0:19:40 (4' 40'') |
Laburpena | Ollokiren bertsoak. 13 bertso morroi kontuekin. Normalean, baserriaren izena hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Ollokine baserriak bertakoengandik zuen jasoa izena. Izan ere, bertakoei Olloki deitzen zieten eta aita-semeak bertsolariak ziren. Maritxu Sagardiarekin egindako elkarrizketan horixe bera azaldu zigun, Olloki hauen iloba izaki bera. |
Transkribapena
-Hok e' Olloki, Olloki 're bersolaya Oiartzungua, izan ber zun, Maitxo Olloki 'ta oin
-Ollokinekua?
-Bai
-Bai e?
-Bai
-Bai e?
-Joxe Ollokik jarriyak
Berso berri batzuek
mutil zar batenak
mutil zar batenak
Zer pasa duten, ze pasa zuten jakin
dezatela denak
dezatela denak
Iya jonak dauzkat
ditutan kemenak
asko penatzen gera
bakarrik gaudenak.
ditutan kemenak
asko penatzen gera
bakarrik gaudenak.
Morroi joana nintzan
baserri batera
nere izerdiyakin
eginda jatera
baserri batera
nere izerdiyakin
eginda jatera
alimentu txarra 'ta
neketik aukera
flakoa jon izan da
flakogo atera
neketik aukera
flakoa jon izan da
flakogo atera
hainbeste despreziyo
sufritu zen landa
ez gerade ibilli
oillaskua janda
sufritu zen landa
ez gerade ibilli
oillaskua janda
edadi ona berriz
errekara joanda,
ez dute asko galduko
morroiei emanda.
errekara joanda,
ez dute asko galduko
morroiei emanda.
Zertarako da etxean
daukan tolaria?
Aspaldi joana dauka
sagar koloria.
daukan tolaria?
Aspaldi joana dauka
sagar koloria.
Alimenturik ez 'ta
lana eginazi
holako tokira joan
behar dunak etsi
lana eginazi
holako tokira joan
behar dunak etsi
Besteren bizkarretik
nahi luteke bizi
nere gorputzak eztu
asko irabazi.
nahi luteke bizi
nere gorputzak eztu
asko irabazi.
Aspaldi joan zitzaigun