Nor | Arbelaitz Sarasola, Rufino |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-046 |
Pasartea | 0:32:49 - 0:34:27 (1' 38'') |
Laburpena | Otañoren bertsoak kantatu ditu bertsopaperatik, jaioterriari, Baztani, jarriak. |
Transkribapena
-Pedro Mari Otaño, hau bertsolaiyik onena zeak esaten zun Baxarrik. 'Ta nik uste nun zea, 'ta zean jaiyua da hemen, hara bertsua. Hiru bertso be herriyai jarriyak.
Lendabiziko arnasa
hartu zan lekura
zeiñek ez du izango
joateko ardura
hartu zan lekura
zeiñek ez du izango
joateko ardura
txoriyek kabiyari
nahi diyon modura
nik maitatzen det beti
txoko eder hura
nahi diyon modura
nik maitatzen det beti
txoko eder hura
Euskal Herri guziya
maite det benetan
nere anaiyak daude
probintzi denetan
maite det benetan
nere anaiyak daude
probintzi denetan
baiña Naparruako
mendi alaiyetan
han jaiyo nitzan eta
hil nahi det han bertan.
mendi alaiyetan
han jaiyo nitzan eta
hil nahi det han bertan.
Elizondoko huri
maite 'ta laztana
hona seme bat zutaz
ahaztuko ez dana
maite 'ta laztana
hona seme bat zutaz
ahaztuko ez dana
Beti eskatzen nago
Jangoikuagana
hil baiño lehen eraman
nazala Baztana.
Jangoikuagana
hil baiño lehen eraman
nazala Baztana.
Baztanekua izango zen.
-Hara! Enekin nik hoi! Gaiñekun Errentiyan haziya zen hau, noski! Geo Hondarbira, zea in zen.
-Hara! Enekin nik hoi! Gaiñekun Errentiyan haziya zen hau, noski! Geo Hondarbira, zea in zen.
-Hau Ameriketa jon 'ta battu honek bertso errak handik jarriyak! Joe ... Bertsuk, buf!
-Bai, e?
-Bai, e?
-Hemen 'e baia numbaitte Ameriketatik harrek jarritako bertsuk.
-Jo! Hau bertso pilla!
-Hok 'e zuek aittuk izango ttuzute askotan!
-Aber?
-Hok 'e zuek aittuk izango ttuzute askotan!
-Aber?