Txirritari

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:29:16 - 0:30:33 (1' 17'')
Laburpena Txirritari norbaitek botatako bertsoa.

Transkribapena

-'Ta neskazaharrai bertsuk botzen biño bea mutilzaharra!
-Txirrita hoixe! Bai...
-Biño ez al dute saten, bazela emakume bat beakin nahi zuna ezkondu 'ta, biño azkenin ez ziyola kasoik iñ 'o. Bazen zerbaitt 'e, 'ta geo zartu 'ta jarri zizkiyola berstuk. Ya berandu zela.
-Ze, bertsua! Hoi ez dakit zeiñek botia izango zun Txirritai:
Jose Manuel ze pasa zaizu
horren batian zahartzeko
gazte demboran ez ziñan izan
andre koxkor bat hartzeko
'ta orain berriz zein piyatzen da
zure azpiyan jartzeko
karga haundiya daukazu eta
peligrua du lehertzeko.
-Erra botaa!
-Jo! Bueltan aittu berko zun ba! Bueltin aittu berko zula ba Bestik, joe ...
-'Ta Txirria hemen ibiltzen al zen, Oiyartzunen 'ta?
-Ni enaz gotzen hua ikusiya.
-Ez za gotzen.