Ganadu bila

Nor Arbelaitz Sarasola, Rufino
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-046
Pasartea 0:16:30 - 0:17:50 (1' 20'')
Laburpena Xelebrekeria asko dakizki Rufinok. Hara zer gertatu zitzaion feriara gehiegi joaten zen senarrari.

Transkribapena

-Txistik 'e lengun bi 'ro hiru san nittun 'ta geoztik zeatu, ikasi ttut txistik 'ta.
-Aber txiste oso onak kontatzen ttu honek e!
-Oiartzungo.
Oiartzungo gizon bat. Tolosa peira joten 'men zen astelehenetan. Astelehenero jon 'ta beti segadorak, makinak, ez dakit zer ikusiyak 'ta.
Itxea torri 'ta andriak saten 'men zun "Hau ez al da nazkatzen beti gauza berakin? Beti gauza berakin ..."
'Ta oillotokiya 'men zuten bian 'ta. Eun batin han 'men zeuden oilluai beira gizona 'ta biyek.
'Ta oillua, oillarrak kokokoko in 'ta oillua kizkurtzen 'men zen. Oillarrak martxa deus zetu gabe. Bestina jon 'ta kokoko, kizkurtu 'ta martxa bestik 'e.
'Ta hirugarrenai hola in 'men ziyon 'ta mekauen! "Hi 're zer yaz Tolosan ibilliya?" Beak bazterrin zakan tarrua, be jenaiyo 'ta guzi tira 'men ziyon oillarrai. "Tolosan ibilliya al yaz hi 're?"
Gizona bezela. Geoztik ez 'men zela gizona peira jon.
-Hara, hara!
-Ierri zerbaitte harrek 'ta. Tolosako peiyan oillarrak ...
-Ierri harrek 'e!
-Bai.